Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakasteko gaitasunen garapena eta ikuspegien berrikuspena

Erreferentzia-zenbakia: P1045-19
Vitoria-Gasteizen. 2019ko otsailaren 15etik martxoaren 30a

Ikastaroaren matrikula itxita

Norentzat

Ikastaroak honako hauei zuzenduta daude batez ere:

  • Filologiako (batez ere Filologia Hispanikokoak), Itzulpengintza eta Interpretazioko, Iraskasle eta Pedagogiako lizentziatuak eta graduatuak.
  • Filologiako, Euskal Ikasketetako, Ingeles Ikasketetako, Itzulpengintza eta Interpretazioko, Pedagogiako graduetako eta Irakasleen Eskolako graduetako 3. eta 4. mailako ikasleak.
  • Ezagutza eta esperientzia gehiago izan nahi duten bigarren hizkuntzako irakasleak (bereziki gaztelania bigarren hizkuntza moduan irakasten nahi duten irakasleak).
  • Bigarren fasean, Giza Zientzietako tituludunak edo 3. eta 4. mailako ikasleak onartu ahal izango dira.

Partehartzaileen gehieneko kopurua 35-40 izango da.

Helburuak

Garrantzitsua: Kontuan hartu behar da ikastaroa atzerritarrek espainola ikastera (ELE: espainola atzerriko hizkuntza) bideratuta dagoela, beraz, komeni da gaztelaniari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.

  • Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa (GAH) ikasi eta jakiteari buruzko ikuspegiak aztertzea.
  • Beste hizkuntza batzuetako hiztunek gaztelaniazko gramatika ikasterakoan dituzten zailtasunei buruzko eztabaida.
  • Gaztelania atzerritarrei irakasteko funtsezko alderdi metodologikoetan sakontzea eta irakasteko nahiz ikasteko metodologia berriak aplikatzea.
  • Ikuspegi kultural desberdinak ulertzeko beharrezko diren jarrera, ezagutza eta trebetasunak ezagutzea.
  • GAHren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuko trebetasunak eta gaitasunak optimizatzea IKTak eraginkortasunez erabilita.

Edukiak eta irakasleak

  • Irakaskuntza teknikak, ikasgelako planak eta material eta baliabideak ikasgelan erabiltzea. Blanca Palacio Alegre.
  • Jarduera ludikoak GAHko ikasgelan. Entzumenezko ulermena GAHko ikasgelan. Cristina Urbizu Pérez.
  • Eskolan gramatika lantzeko orientazio kognitiboa (oinarrizko kontzeptuak eta jarduerak). Lourdes Miquel López.
  • Diagnostiko-teknikak eta zuzenketa fonetikoa GAHko ikasgelan. José María Lahoz-Bengoechea.
  • GAH egoki ikasteko egitura kooperatiboak. Alazne Landa Arevalillo.
  • GAHren lexikoa irakastea. Alba Milà García.
  • IKTek eta ikuspegi didaktiko berriek atzerriko hizkuntzak irakasteko ematen dituzten aukerak. Joan-Tòmas Pujolà Font.
  • Gaztelania etorkin helduei irakastea. Premien analisitik ikasteko egoeren antolatzera. Félix Villalba Martínez.
  • Etorkinei irakastearen orientabideak eta baliabideak testuinguru ezberdinetan: lan helburuak, irakurketa eta idazketa maila baxuko ikasleentzako arreta eta eskola testuingurua. Maite Hernández García.

Informazio orokorra: Datak, ordutegiak eta burutzeko tokia

  • Ostiral eta larunbatetan 2019ko otsailaren 15etik martxoaren 30a
    • Ostiraletan: 16:00etatik 20:30etara (30 minututako atsedenaz).
    • Larunbatetan: 09:00etatik 13:30etara (30 minututako atsedenaz).
  • Eskola-orduak, guztira: 56
Elurreta ikasgelategia

Elurreta ikasgelategia

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Nieves Cano Kalea, 33
01006 Vitoria-Gasteiz 
Eraikinaren kokapena

213. gela (otsailaren 15ean eta martxoaren 29an ikastaroa 211 eta 103 geletan egingo da, hurrenez hurren)

Izen-ematea eta informazioa

Hona zer egin behar den matrikulatzeko:

Matrikularen zenbatekoa 380 eurotakoa da eta barne ditu akademi gastuak eta material didaktikoa.

Matrikula osatzeko, banku-transferentzia egin behar da KUTXABANK-eko ES97 2095 0292 99 3239003884 zenbakiko kontura. Kontzeptua: Ikasleen izen-abizenak - "Irakasleen prestakuntza-ikastaroa"

Ikastaro honetako parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala (dokumentazio osoa barne) hautatuko dira.

Interesatuen kopurua kontutan hartuta, idazkaritzarekin harremanetan jartzea banku-transferentzia egin baino lehen gomendatzen da. Matrikula egin eta gero, ez da inola ere zenbatekoa bueltatuko.

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek dokumentazioa eskuz edo helbide elektroniko honetara bidalita aurkez dezakete:

Arabako campuseko errektoreordetza
Ikasle bisitarientzako hizkuntza-ikastaroak

Harremanetarako pertsona: María Carpintero
Nazioarteko Harremanen Bulegoa - Beheko solairua
Comandante Izarduy, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Tel.: (34) 945 01 33 56
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus

Gure ikasleen iruzkin eta balorazioak

ELE ikasleen iritzia Oso gai desberdinei heldu zaie eta nire ustez hizlariek oso ondo ezagutzen zituzten hizpide izan dituzten gaiak. Gainera, guztiak saiatu dira, baita lortu ere, guk klasean parte hartzea.
ELE ikasleen iritzia Ikastaroak irakaskuntzaren alderdi desberdinak aztertzen ditu eta oso ideia baliagarriak eta originalak ematen ditu klase bat prestatzeko garaian.
ELE ikasleen iritzia Ikastaroak soberan gainditu ditu nire hasierako itxaropenak. Gaiak eta hizlariak askotarikoak izan dira eta horri esker oso osatua eta interesgarria izan da ikastaroa, aukera eman baitigu iritzi desberdinak eta ELEko irakasle baten fazeta desberdinak ezagutzeko.
ELE ikasleen iritzia Nire ustez oso ekarpen positiboa egin dio nire prestakuntzari, eta niri dagokidanez, ikastaroa egin ondoren erakargarriagoa iruditzen zait hizkuntzen irakaskuntza eta, orokorrean, irakaskuntza. Labur esanda, oso baliagarria, hezigarria eta interesgarria.

 

Akreditazioa

Eskoletara joatea derrigorrezkoa izango da eta asistentzia-faltak, arrazoia edozein delarik, ezin izango dira ikastaroaren iraupen osoaren %15etik gora joan.

Ikasleen akreditazioa aipaturiko asistentzia betetzearekin lotuta egongo da.

Ikastaroan parte hartuko duten ikasleek, irizpide hauek betetzen badute, Cervantes institutuak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin emandako bertaratze-ziurtagiria jasoko dute.

Gainera, ikastaro osagarrien ziurtagiria eskatu ahal izango zaio UPV/EHUri.

Ikastaroa burutzen duten UPV/EHUko graduko ikasleei gehienez 2 ECTS kreditu aitortu ahalko zaizkie.

Kredituak aitoritzeari buruzko informazio gehiago.