Nola izan ELEko irakaslea

Erreferentzia-zenbakia: P1141-20
Online. 2020ko urriaren 23tik abenduaren 5era.

Norentzat

Ikastaroak honako hauei zuzenduta daude batez ere:

  • Filologietako antzinako planetako tituludunak (batez ere Filologia Hispanikokoak), Itzulpengintza eta Interpretazioko tituludunak, Iraskasle tituludunak eta Pedagogiako tituludunak.
  • Filologiako, Euskal Ikasketetako, Ingeles Ikasketetako, Itzulpengintza eta Interpretazioko, Pedagogiako graduetako eta Irakasleen Eskolako graduetako 3. eta 4. mailako ikasleak.
  • Ezagutza eta esperientzia gehiago izan nahi duten bigarren hizkuntzako irakasleak (bereziki gaztelania bigarren hizkuntza moduan irakasten nahi duten irakasleak).
  • Bigarren fasean, Giza Zientzietako tituludunak edo 3. eta 4. mailako ikasleak onartu ahal izango dira.

Partehartzaileen gehieneko kopurua 35-40 izango da.

Helburuak

Garrantzitsua: Kontuan hartu behar da ikastaroa atzerritarrek espainola ikastera (ELE: espainola atzerriko hizkuntza) bideratuta dagoela, beraz, komeni da gaztelaniari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.

  • GAH irakasteko beharrezko diren oinarri teoriko eta baliabide praktikoak ondo ezagutzea.
  • GAHren irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako eta ebaluaziorako baliabide eta teknika egokiak eskuratzea.
  • Atzerriko hizkuntza bat irakasteko metodoak eta ikasteko teoriak aztertzea eta horiek guztiak ikasgelan teoriaren eta praktikaren bitartez aplikatzeari buruzko gogoeta egitea.
  • Curriculumaren arloko berrikuntza garrantzitsuak eta irakasteko nahiz ikasteko metodologia berriak ezagutzea eta horiek ikasgelan erabiltzearen inguruko hausnarketa kritikoa egitea.

Edukiak eta irakasleak

  • Historia y conceptos básicos de la metodología en la enseñanza de ELE. Ignacio Grande Ruiz.
  • El componente pragmático-discursivo en la enseñanza de ELE. Marta Albelda Marco.
  • La evaluación y la retroalimentación en el proceso de enseñanza-aprendizaje en ELE. Anna Méndez Carrasco.
  • Desarrollo de la competencia audiovisual en la clase de ELE. Juan de Dios López Rael.
  • La comprensión lectora en ELE. Ejercicios prácticos sobre el microrrelato. Cristina Urbizu Pérez.
  • La competencia intercultural: qué cultura enseñar en el aula de ELE. Encarnación Atienza Cerezo.
  • Diseño curricular en el aula de ELE. La autonomía del alumno en el aprendizaje. Pilar Melero Abadía.

Hau da Filologiarekin edo hizkuntzalaritzarekin lotutako prestakuntzarik ez duten bertaratuei gomendatutako bibliografia:

  • Como se diseña un curso de lengua extranjera. Alvaro García Santa-Cecilia, ed. Arco/libros
  • Manual de formación para profesores de ELE. Francisco Jimenez Calderón, ed. SGEL
  • La formación del profesorado de español. Innovación y reto. VV.AA, editado por Francisco Herrera, ed. Difusión.

Informazio orokorra: Datak, ordutegiak eta burutzeko tokia

  • Ostiral eta larunbatetan 2020ko urriaren 23tik abenduaren 5era
    • Ostiraletan: 16:00etatik 20:30etara (30 minututako atsedenaz).
    • Larunbatetan: 09:00etatik 13:30etara (30 minututako atsedenaz).
  • Eskola-orduak, guztira: 56

Izen-ematea eta informazioa

Hona zer egin behar den matrikulatzeko:

Matrikularen zenbatekoa 380 eurotakoa da eta barne ditu akademi gastuak eta material didaktikoa.

UPV/EHUkoak ez diren ikasleek 4€ ordaindu beharko dituzte nahitaezko aseguruarengatik, Berezko Ikasketen Arautegiko 73. artikuluak jaso bezala.

Matrikula osatzeko, banku-transferentzia egin behar da KUTXABANK-eko ES97 2095 0292 99 3239003884 zenbakiko kontura. Kontzeptua: Ikasleen izen-abizenak - "Irakasleen prestakuntza-ikastaroa"

Ikastaro honetako parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala (dokumentazio osoa barne) hautatuko dira.

Interesatuen kopurua kontutan hartuta, idazkaritzarekin harremanetan jartzea banku-transferentzia egin baino lehen gomendatzen da. Matrikula egin eta gero, ez da inola ere zenbatekoa bueltatuko.

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek dokumentazioa eskuz edo helbide elektroniko honetara bidalita aurkez dezakete:

Arabako campuseko errektoreordetza
Ikasle bisitarientzako hizkuntza-ikastaroak

Harremanetarako pertsona: María Carpintero
Nazioarteko Harremanen Bulegoa - Beheko solairua
Comandante Izarduy, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Tel.: (34) 945 01 33 56
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus

Gure ikasleen iruzkin eta balorazioak

ELE ikasleen iritzia Dinamikoa, askotarikoa, malgua, praktikoa, errealista, baliagarria. ELE irakasle izateko hurbilpen ona egiten du, alor horretan esperientziarik ez dugunon kasuan. Oso giro atsegina sortu da eta oso pozik nago ikastaro hau egitea erabaki dudalako. Hurrengoan ikusiko dugu elkar, ez izan zalantzarik.
ELE ikasleen iritzia Nire ustez, irakaskuntzan etengabe prestatu behar dugu, eta oso egokia izan da ikastaroa, irakasle izan nahi dutenentzat, baita, besterik gabe, gaztelania hasieratik ikastea zein zaila den jabetzeko ere. Saio guztietan ikasi dut zerbait, guzti-guztietan.
ELE ikasleen iritzia Asko gustatu zait jorratu diren gaien aniztasuna, irakasleen maila altua (guztiek frogatu dute beren eremuetan adituak direla) eta saio gehienen ikuspegi praktikoa. Izan ere, etorkizunean sakontzea gustatuko litzaidakeen gaiez aritu dira.
ELE ikasleen iritzia Saio ludiko eta dinamikoak izan dira, eta irakasteko modu ezberdinak ikusi eta ulertzen eta eskolan jarduerak egiten lagundu didate. Horrez gain, beste alderdi batzuek duten garrantziaz ohartu naiz, hala nola, inguru sozial eta kulturala, hizkuntzaz kanpoko elementuak, hiztunen ezaugarri zehatzak, etab.
ELE ikasleen iritzia Oso positiboa iruditu zait hizlari ezberdinak ekartzea, bakoitzak bere eremuko ezaguera zabala du. Aurrez inoiz pentsatu gabe nituen gaiak jorratu dira, eta oso garrantzitsuak dira bigarren hizkuntza bat ikasi edota irakasteko orduan. Oso giro ona egon da orokorrean eta oso emankorra izan da. Eskerrik asko halako ikastaroa antolatzeagatik.

 

Akreditazioa

Eskoletara joatea derrigorrezkoa izango da eta asistentzia-faltak, arrazoia edozein delarik, ezin izango dira ikastaroaren iraupen osoaren %15etik gora joan.

Ikasleen akreditazioa aipaturiko asistentzia betetzearekin lotuta egongo da.

Ikastaroan parte hartuko duten ikasleek, irizpide hauek betetzen badute, Cervantes institutuak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin emandako bertaratze-ziurtagiria jasoko dute.

Gainera, etengabeko prestakuntza ikastaroen ziurtagiria eskatu ahal izango zaio UPV/EHUri.

Ikastaroa burutzen duten UPV/EHUko graduko ikasleei gehienez 2 ECTS kreditu aitortu ahalko zaizkie.

Kredituak aitoritzeari buruzko informazio gehiago.