2016ko GLOBAL TRAINING programaren edukia eta ezaugarriak

VOLVER AL MENÚ GLOBAL TRAINING 2016

1. Planteamendua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan.

 

2. Global Training programaren helburuak

  • Gazteen nazioartekotzea bultzatzea, jarduera profesional batekin zuzenean lotutako praktikak eginez atzerrian.
  • Kohesio ekonomikoa eta soziala bultzatzea, eragile desberdinen arteko lankidetzaren bidez, eta gaztearen zein enpresa hartzailearen onura bilatzea.
  • Nazioarteko ikasketa praktikoaren zeregina indartzea, herritartasuna, ezagutza, kultur arteko elkarrizketa eta beste herri eta kultura batzuetara irekitzea bultzatzen dituelako.

 

3. Erakunde gestoreak (GARRANTZITSUA)

  • GLOBAL TRAINING programaren barruan, hainbat dira bekak eskaintzen dituzten erakundeak, programaren gestioa bere gain hartuta (ia 400 beka erakunde guztien artean).
  • Nahiz eta zenbait erakundeek gestionatu, komeni da azpimarratzea GLOBAL TRAINING programa bat eta bakarra dela, askotariko erakundeek gestionatuta, eskaintzetan aniztasuna eta zabalkunde handiagoa bermatu nahi baita.
  • Erakunde hauen artean, UPV/EHUbera dago, beka guztietatik 60 gestionatzen dituena, mundu osoko herrialde ezberdinetan.
  • Erakunde gestore bakoitzak argitara emango ditu, zein bere web gunean, eskaintzen dituen bekak, deialdiak irekitzen direnean.
  • Eskatzaileak erakunde bakoitzak dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.
  • Eskatzaileak erakunde gestore bakar batean eman ahal izango du izena, hautapen prozesua egingo duena. Une horretatik aurrera, eskatzaileak hautatu duen erakundearen hautapen prozesuan hartuko du parte, ez beste edozein erakunderenean.

 

4. Partehartzaileak

Atzerrian praktikak egiteko bekak egiteko aukera izan nahi dutenek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Diplomaturako, Lizentziaturako edo Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa.
  • Deialdia argitaratzen den urtean 30 urte bete gabe izatea.
  • Hizkuntza-maila egokia, bete beharreko eginkizuna eta enpresa hartzailea zein herrialdetan kokatzen den kontuan hartuta.
  • Hautagaiaren profila atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.

 

Hautaketa egiteko irizpideak:
  • Atzerriko enpresa hartzailean egin beharreko lanerako profil profesional egokia.
  • Atzerriko enpresa hartzaileak garatzen duen jarduera-esparruan prestakuntza espezifikoa izatea.
  • Bekaduna hartuko duen herrialdeko hizkuntza edo enpresa hartzailearen lan-hizkuntza ezagutzea.
  • Programarako eta eskainitako jardueretarako motibazio-faktoreak.

 

5. Beken ezaugarriak

5.1. Iraupena
  • Beken gutxieneko iraupena 6 hilabetetakoa da.
  • Enpresak luzatuko ahal du bekadunaren egonaldia beste bi eta 4 hil gehiagotan, bekadunaren eginarekin gustura bada, luzapen hori web gunean argitara emandako eskaintza bakoitzean ezarritako baldintzekin bat etorrita eginen delarik. Enpresa guztiek ez dute erabakitzen egonaldia luzatzea (kasuan kasu egingo dute). Enpresaren erabakia da luzapenaren aukeraz baliatzea.
  • Bekaren hasieran bi astetako prestakuntza saioa emango da, hautatutako pertsonei eskainiko zaie helburuko enpresara joan aurretik.
5.2. Ordutegia
  • Ordutegia enpresa lankideak zehaztuko du, bertako pertsonalaren lanaldia erreferentzia hartuta, nahiz prestakuntza praktikoak astean, gehien dela, 40 ordu eta, gutxienera, 25 ordu izan.
  • Praktiketan den bekariak ez du ezelako lan harremanik izango enpresarekin eta, horregatik, ez da lan kontraturik formalizatuko alde bien artean praktika aldiak dirauen bitartean. Praktika aldia amaitu baino lehen lan harremana ezarri nahi bada, praktiketan den bekadunak uko egin beharko dio espresuki Global Training programa aplikatzeari eta berori idatziz jakinarazi beharko dio UPV/EHUri, enpresak ere ontzat eman ondoren.

5.3. Beken ekonomi ekarpena eta aseguruak

Lehenengo 6 hiletan zehar:

  • Beka bakoitzak lehenengo 6 hiletan izango duen ekonomi ekarpena 1.358 eurotakoa izango da hilean eta Euskal Gobernuaren industri sailaren eta programa hau finantzatzen duten euskal erakundeen konturakoak izango dira. Lehenengo 6 hiletan zehar, praktiketako bekariak ez du enpresaren edo erakunde anfitrioiaren ezelako ekonomi ordain gehigarririk jasoko, Global Training programak oso-osorik finantzatutako esleipena baitauka.
  • Praktiketan egingo dituen lehenengo 6 hiletan, bekariak istripu eta gaixotasunetarako aseguru poliza baten babesa izango du, bai eta aseguru mediko bat eta Euskal Herriko Unibertsitateak xede honetarako sinatuta duen erantzukizun zibilerako beste aseguru bat ere.

Luzapeneko hiletan zehar (enpresak hala erabakiko balu):

  • Luzapen aldietarako, ez euskal gobernuak ez UPV/EHUk ez dute diru kopururik jarriko eta enpresaren kargurakoak izango dira bekariarentzako ekarpen ekonomikoa egoki leritzoketen kopuruan, bai eta aseguruen ordaintzea ere. Informazio hau egon badago askotan web gunean aurkeztutako eskaintzetan. Enpresak erabaki beharrekoa delarik, luzapena bekadunaren lanaren eta enpresaren egoeraren menpe egongo da.

 

6. Bekadunaren konpromisoa

Honako konpromiso hauek hartu behar ditu praktiketako bekadunak:

  • Ahal denik eta gehien aprobetxatzea enpresak eskaintzen dituen praktiken aukerak.
  • Enpresak agindutako zereginak egitea.
  • Enpresaren erregelamenduak eta arauak errespetatzea.
  • Enpresako eta erakunde gestoreko tutoreekiko harremanak mantentzea.
  • Enpresan gertatutako eta bertako dokumentu guztiak erabateko isilekotasunean mantentzea, bertan den bitartean nola beka amaitu eta gerora ere. Honetarako, "praktiketako bekadunak" espresuki sinatuko du isilekotasunerako klausula enpresaren alde.
  • Erakunde gestoreak (UPV/EHU) eskatuko lizkiokeen eginkizunen txostenak egin eta igortzea, kasuan kasu ezarrita legokeen jarraipen prozedura aintzat hartuta.