Hautapen prozesuaren etapak GLOBAL TRAINING 2017

VOLVER AL MENÚ GLOBAL TRAINING 2017


1. Ingeleseko proba

Hautaketa prozesuko atal bat ingeleseko proba izango da, derrigorrezkoa (beherago zehazten diren kasuetan izan ezik). Ingeleseko proba erakunde bakoitzak egingo du, egokien deritzon moduan, baina betiere ere gutxieneko batzuk eskatuta. Seguruenez uztail amaieran izango da..

Hautaketa prozesuan aurrera egiteko, enpresa edo eskaintza bakoitzak eskatutako gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da.

OHARRA: Ez dute ingeleseko proba egin beharko izena emateko unean hizkuntza titulu ofizialak aurkeztu dituztenak, baldin eta tituluaren antzinakotasuna ≤ 4 urte bada eta ondoko mailak ziurtatzen badute:

  •     unibertsitateko lizentziatu eta diplomatuek C1 mailaren parekoa
  •     LHkoek B2 maila

Gainerako guztiek nahitaez egin beharko dute proba, eta baztertzailea izango da.

 

2. Curriculuma aztertzea, merezimenduak ebaluatzea eta hautagai egokiak aukeratzea

Uztailean eta abuztuan.

 

3. Elkarrizketa pertsonalak

Balorazio onena lortuko duten hautagaiei elkarrizketa egingo zaie irailean, Donostian.

UPV/EHUk hasierako hautapena egingo da 3-4 profil eskaintza bakoitzeko, enpresei igorriko dieguna, bertan erabaki dezaten azken hautatua nor den. Honetarako, profila berrikusi ahal izango dute (Currículum Vitae eta porfolioa zenbait kasutan) edo elkarrizketa pertsonalak egin beharra izan ahal dituzte Skype bidez. Azken erabakia enpresari dagokio eta horregatik ezin dugu ziurtatu elkarrizketarik egingo zaienik hautatutako guztiei.

Bekadunen azken esleipena irail eta urrira bitartean jakingo da, kasuan kasu.

 

4. Prestakuntza ikastaroa

Urrian. Hautatuek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, bi astetakoa, helburura abiatu aurretik.
 

 

5. Bisatuen gestioa

Azken hautatuak zeintzuk diren jakinda, lehenbailehen hasi beharra dago bisatuak gestionatzen, helburuko herrialdean behar badira.

Gestio hau bekadunak egin behar du, UPV/EHU lagun izango duelarik behar diren arazoetan (informazioa, behar diren ziurtagiriak ematea eta abar).

Herrialde batzuetan ez da egoten zailtasun handirik bisatua eskuratzeko (Mexiko, Kolonbia edo Argentina esaterako), beste herrialde batzuetan, ordea, AEB edo Brasilen kasu, bisatua lortu ahal izateko zenbait hilabete iragan behar dira (hiru bat hil) eta garesti izaten da. EHUk laguntza ekonomikoa ematen du Estatu Batuetako bisatua lortzeko, baina ez du bisaturaen gasto osoa eztaltzen, zati batean bakarrik (erdia gutxi gorabehera).

 

6. Helburua abiatzea

Irteerak urrian, azaroan, abenduan eta, kasuren batean, urtarrilean egingo dira (bisatuen tramitazioa eta abar).

 

7. Ordainketak

Bekadun bakoitzak 1.358 euro jasoko ditu hilean, helburuko herrialdea edozein delarik.

Kopuru honi gizarte segurantzari egin beharreko kotizazioari dagokion zenbatekoa kendu beharko zaio (kopuru txikia da 42 euro hiletan). Bigarren ordainketan deskontatzen da.

Aseguruak kontratatzeko zenbatekoa UPV/EHUren kargura joango dira, lehenengo sei hiletan.

Ekonomi ekarpenen ordainketak hiru etapatan egingo dira:

  • 1º ORDAINKETA  Helburura abiatu aurretik  Jaso beharreko guztiaren % 50 
  • 2º ORDAINKETA  Beka hasi eta hiru hilabetetara  Jaso beharreko guztiaren % 40
  • 3º ORDAINKETA  Beka amaitu eta amaierako txostena aurkeztu ondoren  Jaso beharreko guztiaren % 10 

 Mantentze, lojamendu, bidaia eta bisatua gestionatzeko gastuak bekadunak jasoko duen ekarpenaren kontura ordaindu beharko dira. Garrantzitsua da honako hau kontutan hartzea, helburuko tokia aukeratzerakoan (bizitza maila, bidaiaren kostua, bisatuen gastua eta beste).