Nazioarteko hizkunta-egiaztatze azterketak

Cambrigde ESOL

TOEFL

  • TOEFL ingelesezko proba bat da, eta, unibertsitate askotan sartzeko, hori gainditua izatea eskatzen dute, ingelesa erabiltzen baitute irakasterakoan.
  • Halaber, gobernu askok, egiaztapenerako agentziek eta truke programek TOEFL azterketan lortutako emaitzak erabiltzen dituzte ingelesa lehen hizkuntza ez duten pertsonen ingeles maila ebaluatzeko.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue TOEFL delakoaren webgunera (edo TOEFL bilatu Google-n; "home page" ageri da)

GRE

  • GRE ® General Test delakoa azterketa bat da, eta denboraldi luze batean, jakintza arlo zehatz batekin loturarik izan gabe, lortutako pentsamendu kritikoa, idatzizko trebetasun analitikoa, ahozko arrazoibidea eta arrazoibide kuantitatiborako abileziak ebaluatzen ditu.
  • GRE egitea ezinbestekoa da goi mailako erakunde askotan onartua izateko, batez ere EHUk aurretiazko hitzarmena ez duen unibertsitate iparramerikarretan.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero orrialde honetara jo  (GRE Google-n bilatuz gero, web orria agertuko da)