Nazioarteko Harremanak

Albisteak

2013-14ko Nazioarteko mugikortasuneko ikasleak: Eusko Jaularitzako nazioarteko beka eskatzeko epea irekita

2013-14 ikasurtean EHUko Erasmus, UPV-AL, Beste Norako Batzuk programetan parte hartuko duten ikasleentzat eta ikasle autonomoentzat Eusko Jaularitzako laguntza eskatzeko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/18

  1. Oinarriak: 2013ko ekainaren 18ko EHAAn
  2. Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 19tik uztailaren 18ra (biak barne)
  3. Eskabideak: bide telematikotik bete beharko da, ondoko helbidean kokatutako aplikazioaren bidez Unibertsitateak eta Ikerketa atalean.
  4. Ekariarekin batera, eskatzaileek aurkeztu behar dituzte:
    • Euskal Autonomi Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria. Administrazio-egoitza hori 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik izan behar da
    • Banketxearen agiria, kontu korronte baten edo aurrezki-libreta baten zenbakia adierazten duena, bekaren ordainketa egiteko. Eskatzaileak kontu korronte edo aurrezki-libreta horren titularra edo titular-kidea izan behar du
  5. Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan Eusko Jaularitzarekin: 945 01 83 04
  6. Gorako errekurtsoa (pdf, 630 Kb)