Nazioarteko Harremanak

Albisteak

2013-2014 ikasturtean mugikortasun programa batekin atzerrira joango diren ikasleentzako gomendioak

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/24

Bidaia egin baino lehen eta egonaldian zehar jarraitzeko hainbat gomendio dituen gida argitaratu du Atzerri Arazoetako Ministerioak.

Mugikortasun programa baten barne bidaiatuko al duzu datorren ikasturtean? Elkartruke akademiko bat lortu baduzu, Atzerri Arazoetako Ministerioak argitaratu duen gidaren gomendioak irakurtzea aholkatzen dizuegu.

Bidaiatu aurretik egiteko gestio komenigarriak; beste herrialdeko Estatuko enbaxada edo kontsulatuan izen ematearen garrantzia; kontsulatuek eskeintzen dituzten zerbitzu guztien azalpena etabar aurkituko dituzu gida honetan.

Gomendioen gida irakurri edo jaitsi