Nazioarteko Harremanak

Albisteak

2013-2014ko kurtsoko Erasmus ikasleak: EILC (Erasmus Intensive Language Courses) neguko hizkuntza ikastaroak eskatzeko, epea irekita

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/25

Irekita dago  atzerrian hizkuntzak ikasteko neguko ikastaro trinkoei buruzko deialdia: Erasmus Intensive Language Courses, EILC. Deialdi hau 2013-2014 ikasturtean bigarren lauhilekoan hasiko diren Erasmus ikasleei  soilik zuzendua dago.

Europar Batzordeak deialdi osoa (erakunde antolatzaileak, ikastaroen iraupenak, mailak eta abar) zehazten duen interneteko helbide bat eman digu, honako hau: http://www.oapee.es/oapee/inicio/pap/erasmus/EILC/EILC_cursos.html

Erasmus egonaldia egingo den herrialdea aukeratu eta, esteka bati esker, herrialde horretako ikastaroen eskaintza ikusi ahalko da (http://ec.europa.eu/education/erasmus/eilc1011_en.htm)

Hizkuntza ikastaroa Erasmus egonaldia egiten den herrialdean egin behar da, ezingo da beste batean burutu.

Kontuan hartu doako ikastaro hauek Europar Batasunean gutxi erabiltzen diren hizkuntzak ikasteko direla. Beraz, ez da ingelesa, frantsesa edota alemana ikasteko ikastarorik eskaintzen.

Neguko ikastaro hauetakoren batean parte hartu nahi duten ikasleek, eskaera-orria osorik bete eta 2013ko urriaren 15a baino lehen, igorri beharko dute derrigorrez posta elektronikoz (horrela bakarrik onartuko da) helbide honetara: miren.zabala@ehu.es.  Ikasle interesatuek eskaera-orri (docx, 94 Kb) hau bidali beharko dute eta ez arestian aipatutako web guneetan agertzen dena. Ez dira onartuko ez paperezko eskaerak ezta erakunde antolatzaileei ikasleek euren kabuz bidalitako eskaerak ere.

Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ikastaroak antolatzen dituzten erakundeei helaraziko dizkie ondo beteta eta epe barruan entregatuta dauden eskaerak, behin betiko hautaketa egin dezaten. Jarraian, azaroaren 18a baino lehen, erabakiaren berri emango diete ikasle hautatuei e-mailez.

Ikasleek Erasmus Intensive Language Courses bakarra egin dezaketen arren, eskaera-orrian bi aukera ere jar ditzakete, edo edozein kurtso onartuko luketela.

Madrilgo Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoak (OAPEE) EILC egiteko onartutako UPV/EHUko ikasle kopurua jakin ostean, 150€ eta 450€ arteko diru laguntza emango die. Diru laguntza hori bulego honek kudeatu eta ordainduko die, ikasleek hurrengo dokumentuak bidali ostean: EILC kurtsoaren ziurtagiria, EILC "Diru-laguntzen kontratua", eta EILC azken txostena (dokumentu hauek ikasleak eskura izango du behin kurtsoren bat emanda).