Nazioarteko Harremanak

Albisteak

null

UPV/EHUko mugikortasun programetako bisitatzaileentzako agur ekitaldia, IZENA EMATEKO EPEA APIRILAK 29

Maiatzak 5, goizeko 11etan, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan izango da jardunaldia

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/29

Ikasle agurgarriak:

Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitatzaileak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizut:
Aipaturiko ekitaldia, Maiatzak 5k (astelehena), goizeko 11etan ospatuko da, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan.

Ekitaldiaren buru izango dira Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordea, Nekane Balluerka; Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ana Arrieta; eta UPV/EHUko Mugikortasun Programen zuzendaria, Marta Barandiaran.

Egunaren ordutegia:

  9:30 am    Bilbotik eta Gasteiztik autobusen irteera
10:45 am    Donostiara iritsiera
11:00 am    Argazki ofiziala eta puxika askatzea
11:15 am    Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetza, Nekane Balluerka Dr.
11:25 am    Nire nazioarteko esperientzia, UPV/EHUn dauden Poloniar eta Italiar ikasleen esku
11:45 am    Euskadiko instrumento-musikalak, Kepa Junkera artista ezagunak aurkeztuta
12:15 am    Oparien zozketa
12:30 am    Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskeinitako ahamena
                         Erasmus Bilbao Euskadi ikasleen elkarteak aurkezturiko jokoak
  5:00 pm    Bilbo eta Gasteizera autobusen itzulketa

Izena eman zazu (zure izen-ematearen agiria imprimitu behar duzu)

Epea Apirilaren 29 arte izango da zabalik

IKUS EZAZU IAZKO BIDEOA!

Hurbil zaitez, primeran pasako dugu ta!

Marta Barandiaran
UPV/EHUko Mugikortasun programen zuzendaria