Nazioarteko Harremanak

Albisteak

Maiatzak 4 (ostirala): AGUR EKITALDIA, NAZIOARTEKO ETA SICUE BISITATZAILEENTZAT

Ekitaldia Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan izango da; Bilbo eta Gasteiztik, doako autobusak izango dira erabilgarri

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/26

Foto acto de despedida

Maiatzak 4 (ostirala), 11etan, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría zentroan izango da EHUn dauden nazioarteko eta SICUE bisitatzaileentzako urtero antolatzen den agur ekitaldia.

 

 

 

 

 

ORDUTEGIA:

9:30 Autobusen irteera, Bilbo eta Gasteiztik

10:45 Donostiarako iritsiera

11:00 Ongietorria, Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea

11:05 Nire nazioarteko esperientzia, UPV/EHUn dauden bisitatzaileen iritziak

11:25 Hitzak, Marta Barandiaran Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordea

11:35 Hitzak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreordea

11:45 ESN ikasle-elkarteari aintzespena

12:00 Euskal Kirolen erakustaldia

  • Harrijasotze (Inhar Urruzuno eta Karmele Gisasola)
  • Aizkolaritza (Aitzol Atutxa)
  • Ikasleen Sokatira

13:00 Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainiriko janaria

13:30 Denbora librea

17:00 Autobusen itzulera Bilbo eta Gasteizera

 

IZENA EMATEKO FORMULARIOA!

IZEN-EMATEA ITXITA. ARAZORIK IZATEKOTAN, IDATZI amaia.sagarminaga@ehu.eus  -ri