Nazioarteko Harremanak

Albisteak

SICUE programako plazak onartzeko / uko egiteko epea zabalik dago (bigarren esleipena)

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/24

UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2018/19 ikasturterako kudeatzen duen SICUE mugikortasun-programan plaza lortu duten ikasleek apirilaren 24tik 26ra arteko epea dute (biak barne) emandako plaza onartu edo uko egiteko. Ez badute hala egiten, apirilaren 27an omisio bidezko ukapen egoeran izango dira eta esleitutako plaza galduko dute.