Nazioarteko Harremanak

Albisteak

ESN elkartearen "Infomarket" ekitaldira hurbiltzeagatik, eskerrik asko!

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/23

Apirilak 18 eta 19, Ekonomia eta Enpresa fakultatean (Elkano atalean alegia) ospatu zen ikasle topaketa, 2018-2019 bidaiatuko duten ikasleek beren helburuko hiria eta unibertsitateari buruzko informazioa eskuratzeko. 

ESN BILBAO, ekitaldia antolatu zuen ikasle-elkarteak, eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako Bulegoak, eskertzen dizuete zuen parte hartzea. Zuen helburura joando diren beste ikasleak ezagutzeko, hango lurraldeko bisitatzaileak ikusteko eta UPV/EHUko beste ikasleen gomendioak eskuratzeko onuragarria izan delakoan gaude.

Honekin batera, ALUMNADO UPV/EHU, MOVILIDAD izeneko facebook taldea zuen eskura dagoela jakinarazten dizuegu, zuen helburura joango diren pertsonak ezagutzeko. Erabiltzaileei gomendatzen diegu, haien helburua argitaratzeaz gain, besteek joan den egunetan edo astetan argitaraturiko postak ere aztertzea. 

Zorionak eta ondo izan!