COVID 19

Txertoaren Ziurtagiria COVID-19

Euskadin onartutako ziurtagiriak honako hauek dira:

  • Europar Batasunean (EB) txertatutako pertsonentzat: (i) EU COVID ziurtagiri digitala eta (ii) identifikazio pertsonala.
  • EBtik kanpo txertatutako pertsonentzat: (i) txertoa jaso zuten herrialdeko COVID-19 txertaketa-ziurtagiria eta (ii) identifikazio pertsonala (pasaportea edo nortasun-agiria).

Berreskuratze Ziurtagiria COVID-19

Txertoa jaso ez duten pertsonek eta PCR positiboa izan eta 11 eta 180 egun bitartean gaixotasuna igaro badute, COVID-19 Berreskuratze Ziurtagiria eskuratu dezakete. Ziurtagiri hau beharrezkoa izan daiteke etxera bueltatzeko.

  • Espainiako nortasun-agiri/-zenbakia baduzu (NANa edo AIZa; pasaporteak ez du balio), automatikoki lor dezakezu ziurtagiria. Informazio gehiago.
  • Espainiako nortasun-agiri/-zenbakirik ez baduzu, euskal osasun-zerbitzu publikoak, Osakidetzak, eskuz egin dezake ziurtagiria. Ziurtagiria eskatzeko, idatzi helbide honetara: incidenciascertificadocovid@euskadi.eus. Eskaera kopuru handia dagoenez, prozesu horrek luze jo dezake.

Ikasleentzako dekalogoa