IKASLE BERRIENTZAKO NAZIOARTEKO HARREMANEI BURUZKO INFORMAZIOA

Zer dira nazioarteko mugikortasun-programak?

  • Aukera ematen dute lauhileko bat edo ikastaro oso bat egiteko atzerriko unibertsitate batean.

  • Atzerrian egindako ikasketak ikaslearen espedientean onartzen dira, ikasketetan geldialdirik edo atzerapenik eragin ez dezaten.

  • Beste herrialde, kultura eta ohitura batzuk ezagutzeko aukera ematen dutenak.

  • Hizkuntza hobetzeko aukera bat da.

Zergatik mugikortasuna egin?

  • % 72 segurtasun handiagoa bizitzan zer egin nahi dutenari buruz.

  • % 80k ikasketak amaitu eta hiru hilabetera lanean.

  • % 90ek trebeziak lan postuan erabiltzen ditu.

  • 6 hilabeteko mugikortasun bat 4 urtetako nazioarteko lan-esperientziarekin parekatu daiteke.

  • Behin Nazioarteko Mugikortasuna eginda” UPV/EHUko Nazioarteko Sakontze Aipamena” lortzeko aukera.

Zer mugikortasun-programa eskaintzen ditu UPV/EHUk?

Erasmus+

  • Europar Batasuneko herrialdeetara ikasketak eta/edo praktikak egiteko mugikortasuna.

  • > 1500 hitzarmen 32 herrialderekin.

  • Iraupena: gutxienez 3 hilabete, gehienez 2 lauhileko.

  • Finantzaketa: SEPIE (gehienez 7 hilabete), Eusko Jaularitzaren beka, Santander Erasmus beka.

Latinoamerika (AL)

  • Latinoamerikako herrialdeetarako Mugikortasuna.

  • > 93 hitzarmen 12 herrialderekin.

  • Iraupena: gutxienez 3 hilabete, gehienez 2 lauhileko.

  • Finantzaketa: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza, Eusko Jaurlaritzaren beka.

Beste Norako Batzuk

  • Mugikortasuna EBtik kanpoko herrialdeetara.

  • > 38 hitzarmen 12 herrialderekin (Kanada, Hego Korea, AEB, India, Japonia, Puerto Rico, Errusia, etab.)

  • Iraupena: gutxienez 3 hilabete, gehienez 12.

  • Finantzaketa: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza, Eusko Jaurlaritzaren bekak.

SICUE

  • Espainiako unibertsitateen arteko Mugikortasuna.

  • >54 hitzarmenak.

  • Lauhileko 1 edo ikasturtea.

Zer eskakizun bete behar dira mugikortasunak eskuratzeko?

  • Ikasleak, gutxienez, graduko 2. mailan edo masterreko 1. mailan egon beharko du matrikulatuta UPV/EHUn eskaera egiterakoan.

  • Destinoak ikasketa-espedientearen arabera esleitzen dira

  • Atzerriko hizkuntzaren ezagutza ⇒ unibertsitatearen eta herrialdearen arabera: ingelesa, frantsesa, B2, C1…

  • UPV/EHUk hizkuntzei buruzko ikastaroak, ingelesezko ikastaroak eta hizkuntzak egiaztatzeko azterketa ofizialak egiteko aukera eskaintzen ditu.