Concurso-monologos-en-ingles

IV. Ingeleseko Monologoen lehiaketa - 2019

Irudia

Hautapen-prozesua irekitzen da G9- 9 Unibertsitate taldeko IV. Ingeleseko monologoen lehiaketarako UPV/EHU-ko ordezkaria izateko. Anima zaitez parte hartzera! Unibertsitate nazioartekotzea gaiko bakarrizketa era egituratuan garatu behar izango duzu. Monologoak 5 minutu gutxienez eta 7 gehienez iraun behar du.

Lekua eta Datak:

Lehiaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Iruñea) 2019ko martxoaren 15ean ospatuko da. Ikasleak bidaia, ostatua eta mantenuaren gastuak ordainduta izango ditu.

Hartzaileak:

B2 mailako -edo altuagoko- ingelesaren ziurtagiria duten UPV/EHUko Gradu edo Masterreko ikasleak aurkeztu ahal izango dira. Ama-hizkuntza ingelesa duten pertsonek ezin dute izena eman lehiaketan.

Sariak:

600 euroko lehen sari bat eta 300 euroko bigarren saria (beharrezkoa izango balitz, atxikipena izango dute indarreko legeen arabera).

Eskaeraren aurkezpena:

Ikasle interesatuak email bat bidali behar du izena emateko orria erantsiz non  aurkeztuko lukeen bakarrizketaren ingelesezko laburpen bat idatzi behar duen  (gehienez 250 hitzetakoa). Aldi berean, bideo motz bat (gehienez 2 minututakoa) bidali behar du bere monologoa izango litzatekeen erakusgarri bat aurkeztuz. Ingeles-ziurtagiriaren kopia ere erantsi behar du.

Gai nagusia unibertsitateko nazioartekotzea da. Adibidez, edukia erlazionatuta egon daiteke unibertsitateko mugikortasun esperientziarekin, atzerriko unibertsitateko ikasleekiko bizikidetasunarekin, hizkuntza ez ofizialetako irakasgaiekin, etab.

Aipatu den dokumentazio guztia otsailaren 15 arte (epea luzatu da) hurrengo helbidetara bidali behar izango da: eleanizt@ehu.eus

Hautaketa egiteko irizpideak hauek dira:

  • Monologoaren edukia
  • Ingelesaren ezagutza
  • Diskurtsoaren koherentzia eta kohesioa
  • Hitz gabeko hizkuntza
  • Naturaltasuna eta adierazkortasuna

Parte hartzera anima zaiteztela espero dugu! Hemen gaude ager daitekeen edozein zalantzatarako.