III. Ingeleseko Monologoen lehiaketa (2018)

Hautapen-prozesua irekitzen da G9-Unibertsitateetako 9 taldeko III. ingeleseko monologoen lehiaketarako UPV/EHU-ko ordezkaria izateko. Anima zaitez parte hartzera! Unibertsitate gaiko bakarrizketa era egituratuan garatu behar izango duzu. Monologoak 5 minutu gutxienez eta 7 gehienez iraun beharko du.

Lekua eta Datak:

Lehiaketa Balear Uharteetako Unibertsitatean (Palma Mallorca) 2018ko martxoaren 15ean eta 16an ospatuko da. Ikasleak bidaia, ostatua eta mantenuaren gastuak ordainduta izango ditu.

Hartzaileak:

B2 mailako -edo altuagoko- ingelesaren ziurtagiria duten UPV/EHUko Gradu edo Masterreko ikasleak aurkeztu ahal izango dira. Ama-hizkuntza ingelesa duten pertsonek ezin dute izena eman lehiaketan.

Sariak:

600 euroko lehen sari bat eta 300 euroko bigarren saria (beharrezkoa izango balitz, atxikipena izango dute indarreko legeen arabera).

Eskaeraren aurkezpena:

Ikasle interesatuak e-mail bat bidali behar du izena emateko orriarekin erantsita. Izena emateko orri horretan aurkeztuko lukeen bakarrizketaren gaiko ingelesezko laburpen bat egin behar du(250 hitzeko maximo). Posta elektroniko horretan ingeles-ziurtagiriaren pdf-a ere erantsi behar du. Espediente akademikoa eranstea ez da beharrezkoa.

Aipatu den dokumentazio guztia otsailaren 16ra arte (hau barne) hurrengo helbidetara bidali behar izango da: marta.mtzdeantonana@ehu.eus eta plan.linguistica.internacional@ehu.eus

Ikaslearen hautaketa UPV/EHU-ko ordezkariari izateko egingo du hurrengo irizpideen puntuazioei arreta ipiniz:

  • Espediente akademikoaren batezbesteko nota (0-10 puntu)
  • Maila (1-5 puntu): Gradu-ondokoak 5 puntu, Graduaren 1. maila 1 puntu
  • Monologoaren edukia (0-5 puntu)

Parte hartzera anima zaiteztela espero dugu! Hemen gaude ager daitekeen edozein zalantzatarako.