2015ko GLOBAL TRAINING beketan izena emateko prozedurako jarraibideak



Programan izena eman aurretik kontutan hartu behar diren gai inportanteak

  •     GLOBAL TRAINING programaren barruan, hainbat dira bekak eskaintzen dituzten erakundeak, programaren gestioa bere gain hartuta (ia 400 beka erakunde guztien artean).
  •     Nahiz eta zenbait erakundeek gestionatu, komeni da azpimarratzea GLOBAL TRAINING programa bat eta bakarra dela, askotariko erakundeek gestionatuta, eskaintzetan aniztasuna eta zabalkunde handiagoa bermatu nahi baita.
  •     Erakunde hauen artean, UPV/EHUbera dago, beka guztietatik 44 gestionatzen dituena, mundu osoko herrialde ezberdinetan.
  •     Erakunde gestore bakoitzak argitara emango ditu, zein bere web gunean, eskaintzen dituen bekak, deialdiak irekitzen direnean.
  •     Eskatzaileak erakunde bakoitzak dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.
  •     Eskatzaileak erakunde gestore bakar batean eman ahal izango du izena, hautapen prozesua egingo duena. Une horretatik aurrera, eskatzaileak hautatu duen erakundearen hautapen prozesuan hartuko du parte, ez beste edozein erakunderenean.

 


1. IZENA EMATEKO PROZEDURA

  • 1.1.  Eskari bakarra

Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.

  • 1.2. Nola aukeratu izena emateko erakunde gestorea
    •     Eskatzaileak kontsultatu beharko ditu erakunde bakoitzaren web guneak, erakunde gestore bakoitzak gestionatuko dituen eskaintzak argitaratuta egongo baitira.
    •     Eskatzaileak erakunde bakoitzak web gunean dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.
    •     Erakunde bakoitzari buruzko informazioa eta eskaintzen berri ematen duten web orrietarako estekak: hemen ikus daitezke (pps, 1718 Kb).
  • 1.3. Erakunde gestorea hautatu eta gero

Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak kudeatutako hautapen prozesuak hartuko du parte eta erakunde horren agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.

 


2. UPV/EHUn IZENA EMATEKO PROZESUA

Ondoren, UPV/EHUn izena eman eta hautapen prozesua azalduko da, ez beste inongoa. Beste erakunde gestore bat hautatuko balitz, eskatzaileak erakunde horren korporazio web gunera jo beharko du bertan argitaratutako informazioaren berri jasotzera.

Eskatzaileak argi daukanean zein erakundetan izena eman nahi duen, bidali beharreko dokumentazioa prestatu beharko du.

  • 2.1 Formularioak

2 formularioak bete behar dira:

  1. - Webgunean dagoen web formularioa bete behar da. Ez da onartuko soilik web formularioaren bidez egindako izen ematerik.
  2. - Paperean dagoen formularioa bete behar da eta ohiko postaz bidali (edo eskura eman) eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.

 

  • 2.2. Eskariak igortzeko helbidea

Igorri beharrezko dokumentazioa (eskaera horria barne) eskura eman edo posta bidez igorri:

  • Harremanetarako pertsona: Iñigo González - inigo.gonzalez@ehu.es  - 943 01 59 86
  • Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako bulegoa
  • Helbidea: Ignacio María Barriola eraikina, (ikasgelategia), solairuartekoa. Elhuyar plaza  1, 20018 Donostia
     
  •  2.3. Eskaerak egiteko epea:

EKAINAREN 26tik UZTAILAREN 27ra (biak barne)

 

  • 2.4. Igorri beharreko dokumentazioa

Bukatzeko, izena emateko paperezko formularioa bidali behar du, honako dokumentazio honekin batera:

  •       NANaren fotokopia.
  •     Bi argazki egin berri, karnet tamainakoak, atzealdean izena idatzita.
  •     Curriculum vitae
  •     Erroldatze ziurtagiria:  Euskal Herriko autonomi erkidegoan 12 hilabetetatik gorako administrazio auzotasuna egiaztatzeko agiria, eskaria egiteko unea bete beharrekoa edo beheragokoak, ikasketak direla eta, eskatzaileak Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan badu.  Non eskuratu?: Eskatzailea bizi deneko herriko udaletxean eskatu ohi da.
  •     Erabakiaren araberako zinpeko aitorpena (eskariarekin batera inprimatzen da).  
  •     Fotokopia konpultsatu edo erkatuak:
    •     5.1 Ikasketak:Lortutako tituluaren edo, berori emateko eskubideak ordaindu izanaren agiriaren fotokopia konpultsatua edo erkatua, edo kasuan kasuko titulua homologatzeko proba gainditu dela adierazten duen espediente akademikoan ageritako kalifikazioa eta/edo berori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria. Atzerrian edo espainiar ikastegi ez publikoetan lortutako tituluek homologatuta beharko dute egon, eskariak aurkezteko unean.
    •     5.2  Bestelako ikastaroak eta hizkuntza ziurta:Egindako ikastaroak eta eskuratutako hizkuntza tituluak egiaztatuko lituzketen agirien fotokopia konpultsatu edo erkatua. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den ikastarorik edo titulurik.
    • 5.3  Esperientzia profesionala: Esperientzia profesional agertzen duten dokumentuen fotokopia konpultsatu edo erkatua. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den esperientziarik.

    - Non konpultsatu dokumentuak?:

  •    Erkaketa edo konpultsaren bidez, ziurtatzen da eskatzaileek agertutako fotokopiak originalen kopia zehatzak direla. Horretarako, originalaren fotokopia bakoitza zigilu batez markatzen da.
  •     Zenbait modu dago agirien erkaketa edo konpultsa egiteko. Eraman behar dira dokumentu originalak eta hauen fotokopiak erkaketa edo konpultsa egiteko tokira:
    •     - Notarien bidez
    •     - Zenbait udaletxetan
    •     - UPV/EHUko ikastegietako erregistroetan
    •     - Dokumentuak aurkezteko helbidean (Donostiako Nazioarteko Harremanen bulegoa) eskaria egiterakoan.