Txinerako ikastaroak
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen "Konfuzio ikasgela"

Euskal Autonomia Erkidegoan Txinako kulturaren eta txineraren irakaskuntza bultzatzeko helburuaz, Euskal Herriko Unibertsitateak txinerako ikastaroak eskainiko ditu 2017/2018 ikasturtean aipatutako hizkuntzan eta kulturan interesatuta dauden unibertsitateko kideei eta, oro har, pertsona guztiei zuzenduak.

Ikastaroen eskaintza

Bilbo - Hasierako maila (A1)

  • Iraupena: 2017ko urriaren 2tik 2018ko maiatzaren 2ra arte
  • Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era
  • Eskola orduak: 108 ordu (astean 4 ordu)
  • Ikasle kopurua, gehienera: 15
  • Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola (II. eraikina, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola zaharra). P6M7S gela.

Bilbo - Oinarrizko maila (A2/B1)

  • Iraupena: 2017ko urriaren 2tik 2018ko maiatzaren 2ra arte
  • Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara
  • Eskola orduak: 108 ordu (astean 4 ordu)
  • Ikasle kopurua, gehienera: 15
  • Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola (II. eraikina, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola zaharra). P6M7S gela.

Gasteiz - Hasierako maila (A1)

  • Iraupena: 2017ko urriaren 3tik 2018ko uztailaren 3ra arte
  • Ordutegia: Asteartetan, 15:00etatik 18:00etara
  • Eskola orduak: 108 ordu (astean 3 ordu)
  • Ikasle kopurua, gehienera: 15
  • Lekua: Letren Fakultatea. 2.41 mintegia.

Donostia - Hasierako maila (A1)

  • Iraupena: 2017ko urriaren 5etik 2018ko uztailaren 19ra arte
  • Ordutegia: Ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara
  • Eskola orduak: 108 ordu (astean 3 ordu)
  • Ikasle kopurua, gehienera: 15
  • Lekua: Carlos Santamaria Zentroa. 2 aretoa.

Matrikula

1. Aurreinskripzioa

Izena on line eman ahal izango da, 2017ko irailaren 5etik 18ra bitartean (epea bukatu da).

2. Behin betiko matrikula

Matrikula on line egin ahal izango da 2017ko irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean.

Matrikula on-line

Matrikula egin aurretik kasuan kasuko ordainketa egin beharko da ES97 2095 0292 99 3239003884 kontuan; adierazi: Izen-abizenak  - "Konfuzio ikastaroa".

Matrikula orriari hauek erantsiko zaizkio, pfd formatuan:

  • bankuko transferentziaren kopia eta
  • NANaren kopia

Prezioak:

  • UPV/EHUko kideak (ikasleak, IIP, AZP): 300€
  • UPV/EHUkoak ez diren pertsonak: 400 €

Ziurtagiriak eta kredituak

Euskal Herriko Unibertsitateak onuraz parte hartzearen ziurtagiria emango die ebaluazioa gainditzen duten ikasleei.

Ebaluazioa gainditzen ez duten ikasleek bertaratze ziurtagiria jasoko dute, gutxienez eskolen % 80ra joan badira.

Ikastaroa gainditzen duten UPV/EHUko graduko ikasleei gehienez 3 ECTS kreditu aitortu ahalko zaizkie. Kredituak aitoritzeari buruzko informazio gehiago.

Informazio eta harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, Eleaniztasun teknikariarekin harremanetan jar daiteke: