XSLaren edukia

Giza Anatomia

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3969
Gelako p.66
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

I. GAITASUN ESPEZIFIKOAK

1. Ikasketetarako eta lan-mundurako ikasleak behar dituen ezagutza anatomiko eta enbriologikoak barneratzea.

2. Giza gorputzaren egitura eta funtzioak ezagutzea bizitzaren fase desberdinetan.

3. Lan-mundurako giza anatomiari dagokion lenguaia barneratzea eta erabiltzen ikastea.

4. Garapenean zehar, zigototik abiatuz giza gorputzaren eraketaraino ematen diren aldaketak deskribatzea.

5. Giza gorputzaren antolaketa aztertzea, ikuspegi topografiko nahiz sistemikotik.

6. Egitura anatomikoak eta beraien arteko erlazio espazialak barneratzea, hiru dimentsiotako modeloetan eta ebaketa anatomikoetan.

7. Giza gorputzaren osoko ikuspegi bat lortzea, bereziki funtzio begetatibo nahiz somatiko garrantzitsuenak erregulatzen dituzten sistemetan arreta jarriz.

8. Egitura anatomiko makroskopiko eta mikroskopikoetatik abiatuz ondorio funtzionalak baloratzeko gaitasuna lortzea. Egitura horien artean, aintzat hartuko dira bereziki xurgapena, garraioa, metabolismoa eta farmakoen ezabaketarekin zerikusia dutenak.

9. Irakasgaiarekiko jarrera positiboa garatzea. Behaketan eta behatutakoaren deskribapenean, zorroztasun eta zehaztasun ohiturak demostratzea.



II. ZEHARKAKO GAITASUNAK

Ikasleak honako gaitasunak izan behar ditu:

1. Ahoz eta idatziz komiunikatzeko gai izatea, betiere hizkuntza akademiko eta zientifiko zuzena erabilita.

2. Iragasgaiarekin erlazionatutako informazioa bilatzeko eta zuzenki zitatzeko gai izatea.

3. Taldean lan egiteko gai izatea.



III: IKASKETAREN EMAITZAK

1. Giza-gorputzeko sistemen arteko erlazioa ezagutzea osasun egoeran.

2. Digestio-sistemak mantenugaien eta farmakoen xurgapenean duen garrantzia ezagutzeka.

3. Gernu-sistemak farmakoen, toxikoen eta metabolitoen ezabaketan duen garrantzia ezagutzea.

4. Kardiozirkulazio-sistemak beste sistemen funtzioetan duen garrantzia ezagutzea.

5. Giza-gorputzeko funtzioak erregulatzen dituzten organo eta ehun endokrinoak ezagutzea.

6. Anatomian oinarrituta, arnas sistemaren funtzioak ondorioztatzeko gai izatea.

7. Antolaketa anatomikoan oinarrituta, Nerbio-sistemak organismo osaren funtzioen koordinazioan eta erregulazioan dituen funtzioak ulertzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

SAIO TEORIKOEN EGITARAUA

I: SARRERA ETA OINARRIAK

1. Gaia. Irakaslearen eta irakasgaiaren aurkezpena.

2. Gaia. Anatomia-oinarriak.

II: HEZUR- GILTZADURA- ETA MUSKULU-SISTEMEN OINARRIAK

3. Gaia. Sistema eskeletikoa.

4. Gaia. Giltzadura-sistema.

5. Gaia. Sistema muskular somatikoa.

III: NEUROANATOMIA

6. Gaia. Sarrera. Nerbio sistemaren sailkapenak. Neuronen eta axoien antolaketa. Nerbio-sistema zentralaren eta nerbio-sistema periferikoaren atalak.

7. Gaia. Bizkarmuina. Kokapena, kanpo- eta barne-egitura.

8. Gaia. Enbor entzefalikoa. Kokapena eta kanpo-egitura. Nerbio-bikote kranialak. Nukleo motor eta sentsorialak. Tuberkulu koadrigeminoak eta nukleo mesentzefalikoak.

9. Gaia. Enbor entzefalikoa: erretikulu formazioa. Zerebeloa.

10. Gaia. Dientzefaloa: kokapena eta atalak. Talamoa errelebu-nukleo gisa.

11. Gaia. Telentzefaloa. Garun-hemisferioak eta horien osagaiak. Garun-kortexa.

12. Gaia. Gongoil basalak eta horiei funtzionalki lotutako egiturak.

13. Gaia. Meningeak, garun-bentrikuluak. Likido zefaloerrakideoa. Hezi hematoentzefalikoa.

14. Gaia. Nerbio-sistema autonomoa eta nerbio-sistema enterikoa.



IV: GURUIN ENDOKRINOAK

15. Gaia. Sarrera. Organo neuroendokrinoak.

16. Gaia. Guruin endokrinoak.

V: SISTEMA KARDIOBASKULARRA

17. Gaia. Sarrera. Bihotza: kokapena eta erlazioak. Kanpo morfologia.

18. Gaia. Bihotz-geruzak, perikardioa, eta bihotzaren irrigazioa eta inerbazioa.

19. Gaia. Sistema baskularra: odol-hodi motak.

20. Gaia. Sistema baskularra: arteria sistemikoak.

21. Gaia. Sistema baskularra: zain sistemikoak.

VI: SISTEMA LINFATIKOA

22. Gaia. Sistema linfatikoa.



VII: ARNAS SISTEMA

23. Gaia. Sarrera. Goiko arnas bideak (sudur-barrunbea eta faringea).

24. Gaia. Laringea.

25. Gaia. Zuhaitz trakeobronkiala.

26. Gaia. Birikak.

VIII: DIGESTIO-SISTEMA

27. Gaia. Sarrera. Ahoa, aho-egiturak eta irensketa.

28. Gaia. Faringea eta esofagoa. Barrunbe abdominopelbikoa eta mesenterioak. Digestio-hodia.

29. Gaia. Urdaila. Duodenoa, jeiunoa eta ileona. Heste lodia.

30. Gaia. Pankrea.

31. Gaia. Gibela eta behazun-bideak.

32. Gaia. Digestio-sistemaren irrigazioa eta inerbazioa.

IX: GERNU-SISTEMA

33. Gaia. Sarrera. Giltzurrunen egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa.

34. Gaia. Aparatu justaglomerularra. Giltzurrunen irigazioa. Gernu-bideak.

35. Gaia. Emakumezkoaren eta gizonezkoaren gernu-maskuria eta uretra.

X: SISTEMA GENITALAK

36. Gaia. Sarrera. Emakumezkoaren sistema genitala.

37. Gaia. Gizonezkoaren sistema genitala.



SAIO PRAKTIKOEN EGITARAUA

1. Praktika. Sarrera: arauak eta materialak. Osteologia: sarrera, kranioa.

2. Praktika. Osteologia: bizkarrezurra, eskeleto torazikoa.

3. Praktika. Osteologia: goiko eta beheko gorputz-adarrak.

4. Praktika. Miologia. Diafragma muskulua eta arnasketaren muskulu laguntzaileak. Muskulu abdominalak.

5. Praktika. Arnas-sistema. Goiko arnas bideak, laringea eta birikak.

6. Praktika. Bihotza. Bihotzaren kanpo-eta barne-egitura. Irrigazioa.

7. Praktika. Odol-hodi nagusiak. Arteriak eta zainak.

8. Praktika. Digestio-sistema: ahoa eta aho-barrunbea, faringea, hestegorria, peritoneoa eta mesenterioak.

9. Praktika. Digestio-sistema: urdaila, duodenoa, jeiunoa eta ilenoa, heste lodia, ondeste-uzki aldea,

10. Praktika. Digestio-sistema: pankrea eta gibela.

11. Praktika. Gernu-sistema: giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra.

12. Praktika. Ugaltze-sistema. Gizonezkoaren sexu-organoak.

13. Praktika. Ugaltze-sistema. Emakumezkoaren sexu-organoak.

14. Praktika. Nerbio-sistemaren kanpo-egitura. Bizkarmuina eta enbor entzefalikoa.

15. Praktika. Nerbio-sistemaren kanpo-egitura. Dientzefaloa, telentzefaloa eta garun-kortexa.



GELAKO PRAKTIKEN EGITARAUA

1. Oinarrizko anatomia sekzionala: irudi anatomikoen interpretazioa eta erlazio-terminoen erabilera zuzena.

2. Nerbio sistemako osagaien sailkapen anatomikoa eta funtzionala.

3. Sare neuronalak: kitzikapen-inhibizio oreka. Bizkarmuin-erreflexuak.

4. Arnas funtzioaren eta funtzio kardiobaskularraren kontrol nerbiosoa.

5. Digestio-funtzioaren kontrol nerbiosoa. Mantenugaien xurgapen, garraio eta metabolismoan parte hartzen duten osagai anatomikoak.

6. Giltzurrun-funtzioaren kontrol nerbioso eta endokrinoa.



MetodologiaToggle Navigation

1. Klase magistralak (M): Irakasleak programa teorikoko gaiak azalduko ditu, diapositiben laguntzarekin, posible den heinean, ikasleentzat aldez aurretik eskuragarri egongo direnak. Baitere, irakasleak dagoeneko jorratu diren gaiei buruzko eta ikasleek barneratuta eduki behar dituzten jakintzei buruzko galderak planteatuko ditu klasean.

2. Laborategiko praktikak (GL): Eredu anatomikoak erabilita ikasleek egitura anatomikoen azterketa eta identifikazioa burutuko dute, irakasleak emandako azalpenen laguntzarekin.

3. Gelako praktikak (GA): Ikasleek, taldetan edo banaka antolatuta (momentuko osasun-gomendioen arabera), aparteko zailtasuna duten irakasgaiari buruzko problemak ebatzi beharko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. EBALUAZIO MISTOA

1.1. AZTERKETA FINALA (Nota finalaren % 60).

Irakaskuntza mota guztien (M, GL, GA) inguruko galderak edukiko ditu.

1.1.1. Test Motako Azterketa (Nota finalaren 40%): Aukera anitzeko 60 galdera izango ditu, eta galdera bakoitzak 5 erantzun posible eta zuzen bakarra. Atal honetan, gehienezko puntuazioa 10 izango da, 10tik 5 puntu lortzeko 36 erantzun zuzen behar direla. Ez da penalizaziorik egongo erantzun okerrengatik. Gainerako puntuazioen baliokidetasuna Neurozientzien Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko da.

1.1.2. Garatzeko Galderak (Nota finalaren %20): Test motako azterketa baten bitartez ezin ebaluatu daitezkeen gai kontzeptualen inguruko 4 galdera izango dira. Azterketa finalaren kalifikazioa test motako azterketaren eta garatzeko galderen batezbesteko haztatuak emango du.

1.2. EBALUAZIO JARRAIA (Nota finalaren %40)

1.2.1. Froga Partzialak (Nota finalaren %32).

Kurtsoan zehar lau azterketa partzial egingo dira (azterketa bat lau astetan behin, aldaketa txikiak egon daitezkela beste irakasgaietako ebaluazio jarraiko jarduerekin gainezarpenak egonez gero). Azterketa hauek laborategi-praktiketan landutako edukiak ebaluatuko dituzte, egitura anatomikoen identifikazioaren eta jorratutako kontzeptuei buruzko galderen bitartez. Azterketa bakoitzak nota finalaren %8ko balioa izango du. Azterketa partzialen multzoa libratzeko batezbesteko nota 6 izango da. Azterketa partzialetako batean 3 baino gutxiago lortuz gero ikasleak eduki praktiko guztien azterketa egin beharko du azterketa finalean. Azterketa praktiko osoa gainditzeko gutxieneko kalifikazioa 5 izango da 10etik. Partzialak gaindituta izanda ere, nota hobetu nahi duten ikasleek azterketa praktiko osoa egiteko aukera izango dute azterketa finalean.

1.2.2. Talde-lana Gelako Praktiketan (Nota finalaren % 8)

Irakasleak gelako praktiketan planteatutako ariketen ebazpenean oinarrituko da. Jarduera taldekakoa (gehienez, 5 ikasle taldeko) ala indibiduala izango da. Taldeka lan egiteko aukera baldintzatuta egongo da osasun egoeraren arabera.



EBALUAZIO MISTOAREN INGURUKO OHARRA:

Gela-praktiketan eta laborategi-praktiketan asistentzia eta parte-hartze aktibo bat ebaluazio jarraiaren ezinbesteko baldintzak dira. Laborategi-praktiketan justifikatu gabeko falta batek, bik edo hiruk puntu bat, puntu bi eta lau punturen murrizketa ekarriko dute, hurrenez hurren. Justifikatu gabeko hiru falta baino gehiago izateak ebaluazio jarraian 0 puntuko kalifikazioa ekarriko du. Bestetik, aktibitate praktikoren batean, modu nabarian alferrik galtzen dituzten ikasleei ohartaraziko zaie. Jarrera horri eusten dioten ikasleek justifikatu gabeko faltari dagokion murrizketa bera jasoko dute.

Irakasgaia gainditzeko batezbesteko kalifikazioa 5etik gorakoa izan beharko da. Hala ere, batezbesteko hori ez da baliagarria izango “1.1. Azterketa finala” edo “1.2. ebaluazio jarraia” ataletan lortutako kalifikazioa 4,5 baino txikiagoa bada.



2. AZKENEKO EBALUAZIOA

AZKENEKO EBALUAZIO sistema aukeratzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari ESPRESKI UKO egin behar dio, betiere araudiak ezarritako epeetara (lauhilekoa hasi eta hurrengo 9 asteetako epearen barruan) eta erara (irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzita) egokituta. Hala balitz, azkeneko frogak hiru atal izango ditu:

Lehenengoa, %60ko balioarekin, “1.1. azterketa finala” puntuan deskribatutakoaren berdina.

Bigarrena, %32ko balioarekin, laborategi-praktiketan landutako edukiei buruzko (egitura anatomikoen identifikazioa eta praktiketan jorratutako kontzeptuak) azterketa praktiko finala.

Hirugarrena, %8ko balioaarekin, gelako praktiketan landutako 3 ariketen ebazpena.

Ebaluazio mota honetan, irakasgaia gainditzeko batezbesteko kalifikazioa 5etik gorakoa izan beharko da. Hala ere, batazbesteko hori ez da gainditzeko nahikoa izango aurretik aipatutako hiru azpiataletako batean lortutako kalifikazioa 4,5 baino txikiagoa bada.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Hiru irakaskuntza modalitateetan (M, GL, GA) irakaseak emandako materialak: aurkezpenak, giodoiak, grabaketak, ariketak.
- Neurozientziak saileko praktika gelan eskura dauden eredu anatomikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I. TESTULIBURAK

- Afifi AK, Bergman, RA (1999). Neuroanatomía funcional (1ª edición). Ed. McGraw-Hill Intermaericana, México DF.

- Carpenter MB (1994). Neuroanatomía. Fundamentos (4ª edición). Ed. Panamericana, Buenos Aires.

- Drake RL, Vogl W, Mitchell A (2005). Gray Anatomía para Estudiantes (1ª edición). Elsevier. Madrid.

- Garcia del Caño, G (2007). Anatomia Funtzionala: Oinarriak, Enbriologia Orokorra eta Biziraupen-Sistemak. On-line argitalena. UPV-EHU.

- Moore KL, Dalley AF (2002). Anatomía con orientación clínica (4ª edición). Ed. Panamericana, Madrid.

- Thibodeau, G y Patton, K (2007): Anatomía y Fisiología (6ª edición). Ed. Elsevier España, S.A. Madrid.

- Tortora GJ, Derrickson B (2006). Principios de Anatomía y Fisiología. 11a edición. Ed. Médica - Panamericana, Madrid.

- Tortora GJ, Grabowski SR (2002). Principios de Anatomía y Fisiología (9. edizioa). Ed. Oxford University Press, México DF.



II. ANATOMIA ATLASAK

- Boya, J (2004). Atlas de Histología y Organografía Microscópica (2. edizioa). Ed. Panamericana.

- Feneis, H (2001). Giza anatomiako poltsiko atlasa. Ed. Elhuyar, Usurbil.

- Gilroy, A.M. et al. (2009). Prometheus, Atlas de Anatomía. Ed. Panamericana, Madrid.

- Hainbat autorek eginda (2014). Giza anatomiako atlasa. Ed. UPV-EHU, Bilbao.

- Kahle W, Leonhardt H, Platzer W (1991-1995). Atlas de Anatomía para estudiantes y médicos. Obra completa (3 vols.). 2a edición. Ed. Omega, Barcelona.

- Netter, FH (2003). Atlas de Anatomía Humana (3. edizioa). Ed. Masson.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Alberts B et al. (1999). Introducción a la Biología Celular. Omega.
- Garro A (2000). Giza fisiologia. Ed. Elhuyar, Usurbil.
- Gartner LP, Hyatt, JL (1997). Histología: texto y atlas. Ed. McGraw-Hill Interamericana.
- Marigomez I, Cajaraville MP (1999). Zelula I. Zelula eukariotikoaren azalpenerako testuliburua. Ed. UEU, Bilbao.
- Paniagua R (2003). Biología Celular (2. edizioa). Ed. McGraw-Hill -Interamericana.
- García de Galdeano Zaldivar, Alicia (2012). On-line argitalena. UPV/EHU.

Aldizkariak

- Acta Anatómica
- Anatomical Record
- Anatomy and Embryology
- Annals of Anatomy
- Ekaia
- Elhuyar Aldizkaria: Zientzia eta teknologia
- Journal of Anatomy
- New Anatomist
- Revista Chilena de Anatomía [Texto completo libre]

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAPETILLO GONZALEZ DE ZARATE, ESTIBALIZ
  • GARCIA DEL CAÑO, GONTZAL
  • RUIZ NUÑEZ, ASIER
  • GARCIA DEL CAÑO, GONTZAL
  • GONZALEZ BURGUERA, IMANOL
  • RUIZ NUÑEZ, ASIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

11:00-12:00

11:00-12:00

19-21

11:00-12:00

20-21

11:00-12:00

11:00-12:00

22-33

11:00-12:00

11:00-12:00

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

11:00-12:00

22-22

11:00-12:00

24-24

11:00-12:00

27-27

12:00-13:00

28-28

11:00-12:00

31-31

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-33

09:00-10:00

28-28

10:00-11:00

29-29

15:00-16:00

31-31

13:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-33

13:00-14:00

29-29

16:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

09:00-10:00

09:00-10:00

19-27

09:00-10:00

20-33

09:00-10:00

09:00-10:00

29-33

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

10:00-11:00

22-22

10:00-11:00

24-24

10:00-11:00

26-26

10:00-11:00

28-28

09:00-10:00

31-31

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

10:00-11:00

20-33

09:00-10:00

28-28

15:00-16:00

32-32

13:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-22

13:00-14:00

23-23

13:00-14:00

24-27

13:00-14:00

28-28

13:00-14:00

16:00-17:00

29-31

13:00-14:00

32-32

13:00-14:00

33-33

13:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA