Material Berriak

Nazioko unibertsitate artekoa

Aurkezpena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Kantabriako Unibertsitateko (UC) hainbat sailen artean planteatutako Material Berrien Masterrak behar hauei erantzuten die: ahaleginak bateratzea, bi unibertsitateen baliabideak optimizatzea eta goi mailako irakaskuntzak eskaintzea, bi unibertsitateetako ikasleei ez ezik, prestakuntza egokia duen pertsona orori eta Material Berrien zientzian trebatu nahi duen pertsona orori.

Masterra, funtsean, Fisika eta Kimika lizentziaturetako eta goi mailako ingeniaritza batzuetako ikasketak amaitzen ari diren ikasleei zuzendua dago. Diplomatura eta ingeniaritza teknikoetatik datozen ikasleak hartzeko aukera ere barne hartzen da, betiere, baldintza jakin batzuk betez gero. Gaur egun jarduera profesionalean (enpresa pribatuan zein EAEko eta Kantabriako teknologia zentroetan) diharduten lizentziadunek eta ingeniariek ere ikasketa hauek egin ahal izatea ere oso garrantzitsua da.

Materialen arloan dituzten ezagutzak eguneratzeko eta, hala badagokio, doktorego tesia egin ahal izateko aukera izango dute. Azken alderdi hau oso garrantzitsua da teknologia zentroen kasuan, izan ere, oro har, langileen artean doktore kopuru oso mugatua dute, eta, ondorioz, arazo handiak dituzte arlo honetako garapen zientifiko-teknologikora egokitutako baldintzetan sartzeko. Masterrak Materialen Zientzia eta Teknologia arloko prestakuntza profesional osatua eskaintzen du, eskualdeko enpresetan tutoretzapeko praktikak eginez, eta prestakuntza zientifikoa, berriz, Materialen Zientzia arloko punta-puntako ikerketa taldeetan zuzendutako lanen bidez.

Bada programa hau egiteko aukerarik arduraldi osoaren edo arduraldi partzialaren bitartez. Bigarren kasu horretan, beharrezko gutxieneko kredituak 30 ECTS dira matrikulako eta kurtsoko.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa