Material Berriak

Nazioko unibertsitate artekoa

Ikasgelak eta lan-eremuak

Masterrak UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen, Kantabriako Unibertsitateko Zientzia Fakultatearen eta inplikatutako Teknologia Zentroen baimena du horietako instalazioak erabiltzeko, orain arte eskaini diren Doktorego Programekin eta egun unibertsitate bietan ematen diren Material Berrien eta Materialen Zientziaren Masterrekin gertatu den bezala. Horregatik, Masterra emateko beharrezkoak diren ikasgelak eta lan eremuak daude eskura.

Instalazioak

Ikasgelez gain, beren instalazio eta baliabide guztiak jartzen dituzte Masterraren eskura UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak zein Kantabriako Unibertsitateko Zientzia Fakultateak. Hartara, Zientzia Fakultatean, bertan ematen diren Lizentziatura eta EUE Gradu guztiekin berdin-berdin funtzionatzen du administrazio-prozesuak, informatika ahalmen eta ikasleentzako erraztasun bertsuekin. Zientzia eta Teknologia Fakultatean Idazkaritza bat jarri da Masterren eskura, horiekin zerikusia duten administrazio lan guztia bertan kudeatzeko.

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio-eremuak

Masterra egiteko, fakultate bietako zein masterrean esku hartzen duten erakundeetako laborategiak erabili ahal izango dira.

Gainera, horrelako irakaskuntzetarako ezinbestekoa da Masterrean inplikatutako taldeen ikerketa laborategiak eskura izatea, eta ez bakarrik ikastaro teoriko-praktiko batzuk egiteko, baita Master Amaierako Lanak egiteko ere.

Tresneria

Masterrean inplikatutako taldeen ikerketa laborategietan dagoen ekipamenduaz gain, UPV/EHUko eta Kantabriako Unibesritateko zerbitzu nagusiak ere erabil daitezke. Zerbitzu horiek Masterrerako erabili ahal dira, unitate horietako kideek irakaskuntza jarduerak garatzen baitituzte horretan.

Liburutegia

UPV/EHUko Biblioteka Nagusian zein Kantabriako Unibertsitateko Unibertsitate Liburutegian ikasleek beren ikasketetan arrakasta lortzeko beharrezkoa den informazio guztia eskuratu ahal izateko baliabide bibliografiko guztiak daude. Bestalde, ikastegi, sail eta ikerketa taldeetan erabilgarri dauden baliabide guztiak izango dituzte eskura. Oso garrantzitsua da informazio hori eskuratu eta erabili ahal izatea, eta horixe erakusten du proposatzen diren hautazko ikastaroetako batek, horretan sakon jorratzen baita bibliografia bilatzeari eta bere analisiari lotutako alderdiak. Edonola ere, Masterraren hasieran gutxieneko jarraibideak emango zaizkie ikasleei, hasiera-hasieratik era guztietako informazioa izan dezaten.

Irakurgelak

Fakultate eta unibertsitate bietako instalazioak erabil daitezke.

Teknologia berriak

Aurreko ataletan aurreikusi dira.