Material Berriak

Nazioko unibertsitate artekoa

Helburuak

Ikasleei Material Berrien esparruan sintesi, karakterizazio, propietate eta aplikazioko metodologiarik berrienei buruzko prestakuntza sendoa ematea da Materia Berrien Masterraren helburua, horrela, zientziaren esparruan, eta bereziki materialen aurreratuenean, erabakiak hartzeko eta taldeka ikerlanak egin ahal izateko gaituko baitira.

Gaitasunak

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan eta ingelesez, material berrien alorrean.
  • Doktoreen gainbegirapean, masterraren arloko ikerketa zientifikoko proiektuen planteamendu eta garapenean esku hartzeko gaitasuna. Proiektu horietako batzuek Doktorego Tesiak egiteko balio ahal izango dute.
  • Goi-mailako ikerketan material berrien zientziari dagozkion tresnak aplikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lan praktiko zuzenduak garatzeko gai izatea.
  • Masterrean planteatutako gaiaren inguruko ikaskuntza eta lan autonomo eta sortzailea.
  • Material berrien alorrean norbere zein beste ikertzaile batzuen lanaren emaitza garrantzitsuak, zein horiek gizartean duten eraginak entzule espezializatu eta diziplina anitzekoen artean, eta baita publiko orokorraren aurrean ere, azaldu eta ezagutarazteko gai izatea.
  • Material berrien zientziari buruzko informazioa aztertu, laburtu eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Material berrien zientziari dagozkion kontzeptuak, printzipioak eta teoriak ezagutu eta aplikatzea.
  • Materialen zientzian espezializatutako laborategi batean esperimentazio zein interpretazio lanak modu autonomoan garatzeko gai izatea.
  • Materialen zientziaren alorrean ebazpen metodoak aztertu eta proposatu eta arazo tekniko eta sozial zehatzak eraginkortasunez ebazten laguntzea, diziplina anitzeko taldeetan.
  • Norbere lanaren antolaketa eta plangintza egiteko gaitasuna eta lan bikaina egiteko motibazioa.
  • Ondoriorik handieneko berritasunak kritikoki identifikatzeko eta materialen zientziari buruzko ezagutzak norbere kasa eta bibliografia espezializatuaren bitartez zein arloan espezialistak diren pertsonekin bereganatzeko gai izatea.
  • Talde lana garatzeko, pertsonen arteko harremanak ezartzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna.