Material Berriak

Nazioko unibertsitate artekoa

Ikerketa-ildoak

  • Ale- eta nanopartikula-konposatuen propietate magnetiko eta elektrikoak
  • Azterketa mikroestruktural, mesoestruktural eta dinamikoak, neutroien sakabanatzea medio
  • Egituraren osotasuna.
  • Energia-sorkuntzarekin zerikusia duten material nanoegituratuak, erregai-pilen eta ion Li baterien osagai gisa
  • Erregai-pilen katodoetarako materialak
  • Forma oroitzen duten aleazio ferromagnetikoak: oinarrizko azterketa eta aplikazioak eragingailu gisa
  • Geruza askoko mintz fin magnetikoak: prestatzea eta bereiztea
  • Goi-presioak eta espektroskopiak materialetan.
  • Haustura lokaleko mikromekanismoak
  • Hidrogel eta nanogel adimentsuen propietateen sintesia eta bereizketa
  • Ingurumenean eta energian aplika daitezkeen funtzio anitzeko sistemak: Material mikroporotsuak eta SOFC pilak
  • Iturri berriztagarriak oinarri dituzten sistema polimerikoak: ekokonpositeak.
  • Karbonozko nanotutuak eta sistema xurgatuak
  • Katalisi heterogeneoa eta katalisi homogeneoa trantsizio-metalen konplexuekin.
  • Konplexu interpolimerikoen sintesia eta bereizketa: gainazal adimentsuak.
  • Laser-koloratzaileen diseinu eta bereizketa fotofisikoa hainbat ingurunetan
  • Lur arraroetako konposatu metalikoen propietate magnetikoak eta garraio-propietateak. Ohiz kanpoko eraginak Ce konposatuetan. Korrelazio elektroniko handiko eta desordena magnetikoko konposatuak
  • Magnetikoki heterogeneoak diren aleazioen propietate magnetikoen eragina maila nanoskopikoan, egoera elektronikoaren eta spin-egoeraren aldaketa.
  • Magnetoerresistentzia eta magnetoinpedantzia erraldoiak, sentsoreetan aplikatzeko
  • Material aurreratuak eta sistema adimentsuak
  • Material berrien egitura elektronikoaren azterketa konputazionala.
  • Material elektroaktiboak diseinatzea, sentsore eta eragingailuetan aplikatzeko
  • Material hibridoak: propietate eroaleak eta magnetikoak
  • Material magnetostriktiboak eta magnetoelastikoak eta material horien aplikazioak
  • Material mikroporotsu eta mesoporotsu berrien sintesia eta bereizketa.
  • Material molekular magnetikoak eta propietate anitzekoak
  • Material multiferrikoak
  • Materialen andeatze- eta zahartze-prozesuak
  • Materialen egitura lokal, elektroniko eta magnetikoa aztertzea, neutroien eta sinkrotroi erradiazioaren bitartez
  • Materialen sintesia (Bridgman eta disoluzioa) eta nanopartikulen sintesia (ehotzea eta bide hezea)
  • Mikrouhin-gailuetan materialak bereiztea eta zarata neurtzea
  • Nahaste eta konplexu polimerikoak lortzea eta bereiztea. Gainazal adimentsuak
  • Nanomaterial magnetikoak
  • Nanopartikula magnetikoak
  • Neutroi-sortetarako tresneria
  • Nukleo-oinarrien eta eratorrietan elkarrekintza dimentsio aldakorreko metal-lotugai dikarboxilato sistemekin. Emaitzak interes biologikoko sistemetara estrapolatzea
  • Polioxometalatoen kimika
  • Propietate bereziak dituzten material polimerikoen sintesia eta bereizketa: polimero piezoelektrikoak, ferroelektrikoak, magnetikoak eta forma oroitzen dutenak.
  • Sistema nanoegituratuetan molekula fluoreszenteak tartekatzea
  • Solidoen adsortzioa eta kimisortzioa
  • Tentsiopeko deformazioaren azterketa.
  • Trantsizio-metalen ioien arteko elkarrekintza magnetikoa aztertzea, zubi-lotugai dikarboxilikoen bitartez