Material Berriak

Nazioko unibertsitate artekoa

Sarrera-profila

Ikerketarako bokazio argia eta taldean lan egiteko joera eta Masterraren edukiei egokitutako ezagutzak dituzten pertsonak hautatzen saiatuko da, beren titulazioan, ikasketa espedientean eta esperientzia profesionalean oinarrituta.

Hautagaiak ikasketen garapen egokirako aurreikusitako gehieneko kopurua baino gehiago balira, aurreko ikasketetan izandako errendimenduan oinarritutako irizpideen arabera onartuko dira, dagokion aurre-inskripzioaren ondoren. Hartara, materialen arloko esperientzia profesionalaren arabera baloratuko da curriculuma (%35). Ikasketa espedientea ere baloratuko da, horren batez besteko notaren arabera (%45). Masterra egin ahal izateko funtsekoa izango da ingelesa jakitea, baina bakarrik erakunde ofizialetan egindako ikastaroak izango dira kontuan (%20). Zalantzak edo berdinketak izatekotan, Masterraren Unibertsitateko arteko Batzordeak ikasleari egindako buruz buruko elkarrizketak erabakiko du.

Aurretiko prestakuntza betebeharrak

Masterra egin ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da Espainia edo Europako unibertsitatearen batean Zientzia eta Teknologiaren arloko titulazio ofizial osoren bat egin izana, edo, gutxienez, 180 kreditu. Gainera, gutxienez 60 kreditu unibertsitateko ikasketa osgarriak (beste Master batzuk bezala) egin badira.

Titulazioak

  • Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza
  • Fisikako Gradua/Lizentziatura
  • Geologian lizentziatua/ Gradua
  • Industria Ingeniaritza Teknikoa, Ehungintzako espezialitatea
  • Industria Ingeniaritza Teknikoa, Industria Kimikaren espezialitatea
  • Industria Ingeniaritza Teknikoa, Mekanikako espezialitatea
  • Industria Ingeniaritza Teknikoa/ Gradua, Industria Elektronikako espezialitatea
  • Industria Ingeniaritza Teknikoa/Ingeniaritza Teknikoko Gradua, Elektrizitateko espezialitatea
  • Industria Ingeniaritza/Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Kimikoa/Ingeniaritza Kimikoko Gradua
  • Ingeniaritza geologikoa
  • Kimikako Gradua/Lizentziatura
  • Meatze Ingeniaritza
  • Meatzeen ingeniari teknikoa, Energia Baliabide, Erregai eta Lehergaietan espezialitatea
  • Meatzeen ingeniari teknikoa, Meatzetako Zundaketa eta Ikerkuntzetan espezialitatea
  • Meatzeetako Ingeniaritza Teknikoa, Mineralurgia eta Metalurgiako espezialitatea
  • Meatzeetako Ingeniaritza Teknikoa/Gradua, Meatzeen Ustiapeneko espezialitatea
  • Meatzeetako Ingeniaritza Teknikoa/Gradua, Meatzeetako Elektromekanika Instalazioen espezialitatea
  • Telekomunikazioko Ingeniaritza

Merituen balorazioa

  • Espedientea: Ikasketa espedientearen batez besteko nota baloratuko da. (45%)
  • Curriculuma: Materialen arloko esperientzia profesionala baloratuko da. (35%)
  • Ingelesa: Erakunde ofizialetan egindako ikastaroak baino ez dira kontuan izango. (20%)

Proba zehatza

Ez da ezein proba berezi egitea aurreikusten.