Argazki lehiaketa: "Emakumeak energia iraunkorrean ahaldunduz"

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/26

Europako Batzordearen Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Zuzendaritza Nagusiak "Emakumeak energia iraunkorrean ahaldunduz" izeneko argazki lehiaketa antolatu du: www.facebook.com/europeaid.

Parte hartzaileei argazkiak (1, 2 edo 3 argazki) igotzeko gonbita egiten diegu. Argazki horietan ikusi egin behar da emakumeek zer-nolako atarramentu ona ateratzen duten energia iraunkorra erabiltzeagatik beren negozioetan, eguneroko jardueretan edo dirua sortzen duten jardueretan. Parte hartzaileek honako sariak eskura litzakete: Nikon kamaradun kit-a, helduentzako patinete bat, eguzki lanpara bat, eguzki kargatzaile bat eta bestelako sariak.

Hementxe dituzue lehiaketarako estekak:

Argazkiak 2018ko maiatzaren 13 arte igo ditzakete parte hartzaileek. Jendeak 2018ko maiatzaren 21 arte eman dezake botoa.

Informazio gehiago behar izanez gero, gugana jo: EuropeAid-WOMEN-ENERGY@ec.europa.eu.