Eduki publikatzailea

Tokiko garapen ekonomikoa eta nazioarteko lankidetza

Emakumeek zuzendutako ekimenak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/23

eLankidetza – Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak jardunaldi bat antolatuko dute 2022ko azaroaren 29an, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezarriko dira udalerrian, Nazio Batuek sustatutako 2030 Agendan aurrera egiteko giltzarri diren aldetik. Horretarako, gainera, Getxoko bi GGKEn laguntza izan dugu: Zabalketa eta Entreamigos – Lagun Artean.

EDLS – European Days of Local Solidarity izeneko ekimena PLATFORMAk sustatzen du Europako Batzordearen laguntzarekin. PLATFORMA Europako hiri eta eskualdeen sarea da, hezkuntza orokorrean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten hiri eta eskualdeen sarea, alegia.

Oraingo honetan, tokiko ekimenen ezagutzan jarri nahi dugu arreta, bai gure inguruko ekimenei, bai garapenerako lankidetza deszentralizatua oinarri hartuta babesten ditugun tokikoei dagokienez, honako gai hauei lotutakoak: hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa, eta guztiontzako lan egokia sustatzea (8. GJH) eta genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskatila guztiak ahalduntzea (5. GJH).

Horregatik guztiagatik, Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentrora etortzera animatu nahi zaituztegu, eztabaida hau gurekin partekatu dezazuen.

Europako ekimen hori (H)ABIAN 2030 – Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal Estrategiaren ildoan kokatzen da, zeinak erakunde publikoak bultzatzen baititu gizarte-eraldaketarako hezkuntzarekin bat egiten duten ekintzak sustatzera, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburu eta helmugekin konprometitutako euskal eragile guztien erantzunkidetasuna oinarri hartuta.