Albisteak

Janari bilketa Bizkaiko Kanpusean (Leioa-Erandio gunean)

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/05

JANARI BILKETA BAT KANPUSEAN, ZERGATIK?

Elikagai-pobreziak esponentzialki egin du gora Euskadin.

Erromako 1996ko Adierazpenaren arabera elikagai-pobrezia dago pertsonek ez dutenean elikagai seguru eta nahikorik haien nutrizio-beharrizanak asetzeko.

Caritas Europaren arabera, 2.014 urtean EBean, 79 milioi pertsona pobreziaren atarian bizi ziren. Krisia eta austeritate neurriak direla eta, egoera konpondu beharrean, gogortu egin dute. 2015eko txostenak adierazi duenez, 123 milioi pertsona, EBeko 4 biztaleengandik 1ek ez du oinarrizko beharizanak asetzeko aukerarik.

Gizarte babeserako euskal eredua Europako onenetarikoa izanda ere, Haurren eta Nerabeen Behatokiak eta Arartekoak onartu berri dute adintxikiko seme-alabak dituzten familien %6'5a pobrezia egoera batean dagoela Euskadin. Pertsona hauek, haien artean 16000 adintxikikok, ez dute egunero haien nutrizio-beharrizanak era egokian asetzeko elikagai nahikorik.

Gure Kanpusetik gertu bizi dira pertsona horietako zenbait

SORTARAZI gobernuz kanpoko erakunde bat da, gizarte esklusio egoeran dauden pertsonei oinarrizko beharrizanetan laguntzen diena. Sarrienako Kanpusaren inguruan (Leioa, Erandio, Uribe-Kosta eta Getxon) 2015ean 500 familia baino gehiagori eman zien arreta, bertoko udalekin lankidetzan. Aurten are gehiago dira beharrean dauden pertsonen kopurua.

Hori horrela eta jadanik 2014 egin genuen bezala,

EHUko zenbait kidek elikagai beharrizan horien asetzean laguntza eman nahi genuke, Kanpusean janari bilketa bat bultzatuz.

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen eta Gizarte eta Komunikazio Zientziaren laguntza dugu, bai eta Kanpuseko Errektoreorde eta Ikasle, Enplegu eta Erantzukizun Sozialarerako Errektoreordegoarena.

ZEIN DIRA EKARRI DAITEZKEEN ELIKAGAIAK?

Ontziratutako edozein elikagai ekarri daiteke, galkorrak ez badira.

Deialdi honetan, dena den, arreta berezia eman nahi genieke dietarako garrantzitsuak baina lortzeko zailagoak diren zenbait elikagaiei.

  • Gosarietarako kakaoa ere eskasa izaten da.
  • Lortzeko zailak dira ere janariak prestatzeko hain erabilgarria den olioa.
  • Umeentzako produktuak ere behar dira (poteko frutak eta pixoihalak).

JANARIEN BILKETA GUNEAK

  • Zientzia eta Teknologia Fakultateko ATE NAGUSIAN
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien ATE NAGUSIAN

DOHAINTZAK

  • Laboral Kutxa:
    3035.0070.13.0700031562
  • Kutxabank:
    2095.0047.80.9103364311
  • Sortarazi, Giza Garapenerako Elkarte Klaretarra
    www.sortarazi.org

Argibide gehiagorako: info.urban-elika@ehu.eus