Albisteak

Desazkundea eta Bizitze Ona V. Topaketak

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/30

Irudia

Mugarik Gabe, Desazkundea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Bizilur, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, ESK, Mugarik Gabeko Ingeniaritza Euskadi, REAS Euskadi eta Ekologistak Martxan-etik, urtero bezala, Desazkundea eta Bizitze Ona: errebindikazio eta alternatiba kolektiboak V. Topaketetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Aurreko topaketetan landutako gaiekin jarraituz, 4 lan-ardatzen inguruan hausnartzen ibili gara (elikadura burujabetza, eredu energetikoa, ekonomiaren birkokapena eta zaintzak).

Sarea osatzen dugun 9 kolektibook, beste 10 aliatuekin, urte eta erdiz eztabaida eta gogoetan aritu gara.

Orain, azken denbora honetan landutako eta sortutako hausnarketa kolektiboak konpartitzeko gogoa eta energia dakargu.​ ​Horretarako, hurrengo Desazkundea eta Bizitze Ona topaketak antolatu ditugu.

Ekainaren 3an, 16.00etatik 20.00etara, Bilboko La Bolsa Eraikinean ikusiko dugu elkar.

Eskerrik asko eta ekainak 3ra arte!