Albisteak

Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gonbit egiten dizute liburuen aurkezpenera joan zaitezen: "AZKENIK, JAKITEA" eta "HERIOTZAREN BESTE HEGALDIAK"

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/22

Ikerketen aurkezpena

  • Carlos Martín Beristain. Ikerketaren zuzendaria (Hegoa Institutua)
  • Francisco Etxeberria. Ikerketaren zuzendaria (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Eguna eta ordua: 2016ko urtarrilaren 15ean (ostirala), 19:00etan.
Lekua: Donostiako Udaletxeko Udalbatzen Aretoa.

Desagertze behartuen eta bonbardaketen inguruan aurkeztuko diren liburuok, 2012. urtean Hegoa Institutuak Carlos Martin Beristainen zuzendaritzapean argitaratutako El Oasis de la Memoria lanarekin hasitako ikerketa prozetutik sortu dira. Lan horrek, garai ezberdinetan saharar herritarren aurka Marokoko segurtasun-indarrek gauzatutako giza eskubideen urratze larrien berri ematen du modu zabalean.