Albisteak

Hartu-Hemana: Ikusezinean Bidaiatzen (martxoaren 30ean)

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/22

Irudia

Mugarik Gaben hilabeteak daramatzagu proposamen honetan lanean. Proposamena egunerokoan alternatiben praktikak eraikitzeko kolektiboki lan egiteko beharretik sortu zen, antolamendu-ereduetan aldaketa prozesuak indartzeko ikuspegi feminista batetatik. Prozesu honen helburua praktiken eraikuntza sustatzea da, genero parekidetasunarekin lotutako egitura aldaketen bidez, erakundeetan aldaketa eraldatzaileak lortzeko eta kultura ez sexista indartzeko.

Horretarako, martxoaren 30ean HARTU-HEMAN bat antolatuko dugu Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (EHU). Bertan ezagutuko ditugu botereen kudeaketaren ardatzean oinarritutako genero ikuspegidun antolamendu-ereduen praktika onak. Gune horretan, praktika on horiek hobeto ezagutzeaz gain, erakundeak aldatzeko prozesuetan sakonduko dugu, eraikuntza kolektiboaren apustu honetan; eta sinergiak sortuko ditugu praktikan erakunde eraldatzaile eta feministak sortzen laguntzen duten prozesuetan esperimentatzen jarraitzeko.

Guneen antolakuntza hobea izateko, mesedez eskatzen dizuegu jardunaldietan apuntatzeko ondorengo DATU-ORRIA betetzea.