Garapenerako Lankidetzaren inguruko unibertsitate-praktikak edo Gradu amaierako lanak

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2003ko martxoan, eta hainbat titulaziotako ikasleei beren praktikak edo karrera amaierako proiektuak Latinoamerikako, Afrikako zein Asiako hainbat herrialdetako garapenerako lankidetza proiektuetan gauzatzeko aukera eskaintzen die. Programak 750 euroko diru-laguntza eskaintzen dio ikasle bakoitzari, joan-etorri eta aseguru gastuetarako.

Funts hauek osatu duenak honako hauek dira:

  • Euskal Fondoa-Euskal Toki-Erakundeen Lankidetzarako elkartea.
  • ikasleen 0,7 elkartasun fondoa
  • EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza

Orain arte, UPV/EHUko hiru campusetako 13 unibertsitate ikastegitako 700 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute programan.

Garapenerako Lankidetzaren inguruko unibertsitate-praktikak edo Gradu amaierako lanak egiteko proposamen inprimakia