Ikastaroa: Osasun arloko gizarte desberdintasunak (1. aldia)

Irudia

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Giza Zientziak
KREDITUAK: 3 ECTS kreditu  (*)
MATRIKULA TASA: 150 € (Asegurua, 4 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Yolanda González Rábago

 (*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2021/10/15-etik - 2022/01/31-era
EMATEKO TOKIA: On-line
HIZKUNTZA: Gaztelania

IZEN-EMATEA

Matrikula prezioaren salbuespenak edo murrizketak: Batzorde Akademikoarekin kontsultatzekoa.

AURKEZPENA

Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa gizarte-garapenaren eta -ongizatearen oinarrizko zutabeak dira. Ikastaro hau Osasun eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko Masterreko parte da, eta helburua ikasleak osasunaren azterketan sartzea da, ekitatearen ikuspegitik. Osasunaren mugatzaile sozialen esparru batetik, determinatzaile horiek osasunean desberdintasun sozialak zergatik sortzen dituzten aztertuko da, egitura sozialaren, desberdintasun sozialaren eta estratifikazio sozialeko sistemen kontzeptuak eta sortzen dituzten dinamikak ulertuta. Gainera, garrantzi berezia emango zaie osasun-arloko genero-desberdintasunei. Eta, azkenik, osasuneko desberdintasun sozial horiek murrizteko politikak aztertuko dira.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaroak osasunaren sustapenean eta osasun lan komunitarioan oinarritutako lanpostuetan lan egiteko prestakuntza eskaintzen du. Gainera, lantzen diren gaitasunak baliagarriak izan daitezke osasunaren sustapena ardatz ez duten baina osasuna hobetzeko eta osasunean esku hartzeko modua duten lanpostuetan. Besteak beste:

  • Osasun sustapeneko teknikariak, administrazio publikoetan dihardutenak (osasun sailak, udalak, diputazioak).
  • Osasun komunitarioko teknikariak, osasun erakundeetan dihardutenak.
  • Osasunaren edo osasun komunitarioaren sustapeneko teknikariak, gizarte erakundeetakoak edo fundazioetakoak.
  • Osasun komunitarioa eta osasunaren sustapena ikertzen duten ikertzaileak, ikerketa erakundeetan edo unibertsitateetan dihardutenak.
  • Osasun komunitarioaren eta osasunaren sustapenaren arloko irakasleak.

BALDINTZAK

Osasunaren, gizartearen, hezkuntzaren, komunikazioaren, arkitekturaren, biologiaren, ingurumenaren eta ekonomiaren zientzietako titulazioak, besteak beste.

HARREMANETARAKO

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Soziologia eta Gizarte-lana Saila
HELBIDEA: Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea. Sarriena, z/g. 48940 Leioa Bizkaia
TELEFONOA: 94 601 5129
POSTA ELEKTRONIKOA: opik@ehu.eus