Ikastaroa: Osasun sustapen oinarriak (1. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Giza Zientziak
KREDITUAK: 3 ECTS kreditu (30 ordu)
MATRIKULA TASA: 150 € (Asegurua, 4 €) Matrikula prezioaren salbuespenak edo murrizketak: langabezia, langile prekarioak, familia ugariak
ARDURADUN AKADEMIKOA: Yolanda González Rábago

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2021/10/25-etik - 2022/01/31-era
EMATEKO TOKIA: On-line
HIZKUNTZA: Gaztelania

IZEN-EMATEA

Matrikula prezioaren salbuespenak edo murrizketak: Batzorde Akademikoarekin kontsultatzekoa.

AURKEZPENA

Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa gizarte-garapenaren eta -ongizatearen oinarrizko zutabeak dira. Ikastaro hau Osasun eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko Masterreko parte da, eta helburu du ikasleak funtsezko kontzeptu batzuetan sartzea, osasuna sustatzearen jatorria eta printzipioak ulertzeko, eta haren jarduera-eremu nagusiak kokatuko ditugu. Osasun-politikak eta osasunaren aldeko gobernantza-ereduak landuko dira, bai eta osasun-sistema osasuna sustatzeko funtsezko jarduera-eremu gisa birbideratzeak dituen inplikazioak ere.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaroak osasunaren sustapenean eta osasun lan komunitarioan oinarritutako lanpostuetan lan egiteko prestakuntza eskaintzen du. Gainera, lantzen diren gaitasunak baliagarriak izan daitezke osasunaren sustapena ardatz ez duten baina osasuna hobetzeko eta osasunean esku hartzeko modua duten lanpostuetan. Besteak beste:

  • Osasun sustapeneko teknikariak, administrazio publikoetan dihardutenak (osasun sailak, udalak, diputazioak).
  • Osasun komunitarioko teknikariak, osasun erakundeetan dihardutenak.
  • Osasunaren edo osasun komunitarioaren sustapeneko teknikariak, gizarte erakundeetakoak edo fundazioetakoak.
  • Osasun komunitarioa eta osasunaren sustapena ikertzen duten ikertzaileak, ikerketa erakundeetan edo unibertsitateetan dihardutenak.
  • Osasun komunitarioaren eta osasunaren sustapenaren arloko irakasleak.

BALDINTZAK

Osasunaren, gizartearen, hezkuntzaren, komunikazioaren, arkitekturaren, biologiaren, ingurumenaren eta ekonomiaren zientzietako titulazioak, besteak beste.

HARREMANETARAKO

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Soziologia eta Gizarte-lana Saila
HELBIDEA: Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea. Sarriena, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
TELEFONOA: 94 601 5129
POSTA ELEKTRONIKOA: opik@ehu.eus