OSEKI Buletina & Artikuluak
OSEKI, Osasun eskubidearen aldeko ekimena

OSEKI lankidetza-ekimen bat da unibertsitatearen (OPIK) eta gizarte-eragileen artean (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia, medicusmundi Gipuzkoa eta Osasunaren aldeko Euskal Foroaren lankidetzarekin), eta helburua du osasunaren gizarte-baldintzen inguruko ezagutza dokumentatzea, sistematizatzea eta zabaltzea, eztabaida politikoa eta soziala sustatzeko eta biztanleria osoaren osasuna hobetzearen aldeko erabakiak hartzeko.
OSEKIren lana hiru eremu hauek ditu oinarri:
- Osasunaren baldintzatzaile sozialak
- Gizarte-desberdintasuna osasunean
- Osasun-sistemak
Sortutako ezagutza aditua ez den publiko orokorrari zabaltzeko helburuarekin, OSEKI Buletina eta OSEKI Artikuluak argitaratzen ditugu. Artikulu guztiak doan kontsultatu eta deskargatu daitezke OSEKIren webgunean.
Hauek dira eskuragarri dauden aleak, gai-eremuaren arabera:
OSEKI Buletina-1: Euskal osasun sistema publikoaren ezaugarriak, Maite Morteruel
OSEKI Buletina-2: Osasun gastuaren finantzazio pribatua gora doa krisia hasi zenetik, Unai Martín
OSEKI Buletina-3: Euskadin osasunean gastatzen diren hamar eurotatik hiru finantzazio pribatuarena da, Unai Martín
OSEKI Buletina-4: Desberdintasun sozialak daude euskal herritarren hortzetako osasunean, gizarte hierarkian den posizioa zenbat eta baxuagoa izan orduan eta okerragoa delarik, Yolanda González-Rábago & Unai Martín
OSEKI Buletina-5: Euskadin bizi direnen pertsonen desgaitasunak gora egiten du euren posizio sozioekonomikoak behera egiten duen heinean, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-6: Euskadin bizi diren pertsonen osasunak behera egiten du euren posizio sozioekonomikoak ere behera egiten duen heinean, Yolanda González-Rábago & Unai Martín
OSEKI Buletina-7: Osasun mentalak Euskadin okerrera egiten du egoera sozioekonomikoak okerrera egiten duen neurrian, batez ere emakumeengan, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-8: Gaixotasun kronikoak ugariagoak dira gizartean kalteberenak diren pertsonen artean, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-9: Osasunean haurtzarotik ageri dira desberdintasun sozialak, Yolanda González-Rábago, Unai Martín & Andrea Cabezas
OSEKI Buletina-10: Desberdintasun sozialak are jaio aurretik jaraunsten dira, Yolanda González-Rábago, Unai Martín & Andrea Cabezas
OSEKI Buletina-11: Osasun-laguntza eskuratzeko desberdintasunak Euskadin, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-12: Lehen Mailako Arretak ez du osasun-arretarako sarbidean desberdintasunik sortzen Euskadin, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-13: Arreta mediko espezializaturako aukera ez da guztientzat berdina Euskadin, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-14: Sistema publikoak estaltzen ez dituen edo partzialki estaltzen dituen osasun-zerbitzuak egoteak desberdintasun handiak sortzen ditu Euskadin osasun-laguntza eskuratzeko orduan, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-15: Ospitaleratzeetan eta ospitaleetako larrialdietarako aukeran ez da desberdintasunik Euskadin, Maite Morteruel & Unai Martín
OSEKI Buletina-16: Euskadin, herritarretan hamarretik bik osasunaseguru pribatu bat du, Unai Martín
OSEKI Buletina-17: Osasun-aseguru pribatua dutenen pertsona kopurua gora doa Euskadin 2004tik, batez ere azken urteetan, Unai Martín
OSEKI Buletina-18: Lan prekarietateak eragin negatiboa du langileen osasun fisiko eta psikikoan, Erika Valero & Unai Martín
OSEKI Buletina-19: Euskal osasun-sistema publikoak legitimitate handia du EAEko gizartean, eta sistema publikoa, unibertsala, kalitateduna eta zergen bidez finantzatutakoa nahi du gizarte horrek, Maite Morteruel & Unai Martín
Osasunaren Baldintzatzaile Sozialak
Osasunaren baldintzatzaile sozialak eta COVID-19
Zer dira eta zergatik dira garrantzitsuak osasun arloko determinatzaile sozialak?
Osasunaren determinatzaile politikoak
Osasunaren Gobernantza eta Osasunaren Determinatzaile Komertzialak
Etxeko eta zaintzako lana eta osasuna
Gizarte-Desberdintasuna Osasunean
Gizarte-desberdintasuna osasunean eta COVID-19
Zer dira eta zergatik dira garrantzitsuak osasun arloko desberdintasun sozialak?
Egoera sozioekonomikoa eta osasuna
Dibertsitate funtzionala eta osasuna
Lan ezegonkortasuna, langabezia eta osasuna
Sexualitatea, generoa eta osasuna
Osasun Sistema Publikoak
Desberdintasunak osasun sistemarako sarbidean
Zer da osasunaren pribatizazioa?
Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta?
Zer arrisku dakartza osasunaren pribatizazioak?