Programatik kanpoko irakasleen tesi zuzendarikidetza

Programaz kanpoko irakasleak zuzendarikidetza eskatuko ahal du doktorego programako batzorde akademikoari igorritako idazkiaren bidez.

Seiurteko bizirik baleuka, nahiko litzateke doktorego programako batzorde akademikoak onartzea.

Batzorde akademikoak, zuzendarikidetza onartuta eta irakasleak seiurteko bizirik agertu ezean ez bestela, eskaria egin beharko dio Doktorego Eskolari, doktoregoko idazkaritzen bitartez, honako hauek agertuz:

  • Batzorde akademikoaren erabakia, non onetsiko baita zuzendarikidetza, programako koordinatzailearen sinaduraz eta, programako irakasleen zerrendaren artetik, kanpoko irakaslearekin zuzendarikidetza eginen duen doktorego programako irakaslearen sinaduraz.
  • Bost ekarpen garrantzitsuak, horretarako ereduetan jasota, graduondoko batzordeak aintzat har ditzan. Ekarpen bakoitzerako agertu beharko dira kasuan kasuko kalitate adierazleak, CNEAIren irizpideekin bat.
  • Bestelako datuak izango dituen dokumentua, UPV/EHUtik kanpoko irakasle izanez gero GAUR aplikazioan sartu beharrekoak.