Simposio Internacional Pacor 2021

Corpus paraleloak: sortu eta aplikatu

Irudia

PaCor 2021 nazioarteko sinposioa

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainak 23, 24 eta 25

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) TRALIMA/ITZULIK GIC IT 1209-19 Talde Kontsolitatuak PaCor 2021 corpus paraleloei buruzko III. Nazioarteko Sinposioa antolatzeko ohorea du. Biltzar hori ONLINE egingo da 2021eko ekainaren 23, 24 eta 25ean.

Hirugarren edizio honekin, hedapen zientifikoari dagokion lanarekin jarraitu nahi da, 2016. urtean Santiago de Compostelako Unibertsitateko SpatiAlEs ikerketa-taldeak abiatu zuena eta 2018an Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Hizkuntza Modernoen eta Itzultzaileen Unibertsitate Institutuak (ULMYT) indartu zuena. TRALIMA/ITZULIK eta aipatutako bi taldeak CORPUSNET Bikaintasun Sareko kideak dira, beste hainbat ikerketa talderekin batera. Sare horren lotura komuna da tresnak, aplikazioak eta baliabideak garatzea (ikerketarako, irakaskuntzarako eta komunikazio espezializaturako), corpusetan oinarritutako ikerketaren emaitzetatik abiatuta izan corpus paraleloetan eta/edo konparagarrietan, erreferentziazkoetan edo ad-hoc sorturikoetan (http://corpusnet.unileon.es/).

Corpus paraleloak sortu eta ustiatzeko, beharrezkoa da hizkuntzalarien, ingeniarien, estatistikarien eta hizkuntza-erabiltzaile askotarikoen (ikertzaileak, ikasleak, itzultzaileak, etab.) arteko lankidetza. Azken horiek erabilera-beharrak edota komunikazio-arazo (inter)linguistikoak adierazten dituzte; lehenengoek, berriz, hizkuntzak aztertzen dituzte, hainbat mailatan, eta ikusten dute zer egin beharko litzatekeen, helburuaren arabera, irtenbide bat zehazteko. Ingeniariek eta estatistikariek emango diote forma soluzio horri, hainbat tresna garatuz, erabilgarritasun eta onargarritasun bermeak izan ditzan. Lankidetza hori beharrezkoa bezain konplexua da, eta zailtasunak eta erronkak aurkezten ditu, kontuan hartuta haziz doan hizkuntza-aplikazioen aukera zabala, ez bakarrik hizkuntzen artean, baizik eta esparru kopurua.

PaCor bi helbururekin sortu zen: 1) erronka horiek identifikatzea, hainbat ikerketa-ikuspegitatik, hizkuntza-aplikazioen garapenarekin aurre egiteko horiei; eta 2) gaztelania hizkuntza nagusi duten corpus paraleloetan oinarritutako ikerketa-proiektuak ezagutarazteko plataforma bat sortzea. Hirugarren edizio honekin, aurreko edizioetan lortutako ezagutzari segida ematea espero dugu, ez erantzunekin bakarrik, baita galdera berriak eginez corpus-hizkuntzalaritza orokorrari buruzkoak eta bereziki corpus paraleloei buruzkoak. Horretaz gain, PaCor 2021ean proiekzio txikiko hizkuntzetako corpus paraleloen errealitatea ezagutarazi nahi dugu.