Bidali zure ekarpena

Honako ohiko gai edo ikerketa lerroekin lotura duten ahozko komunikazioak edota poster proposamenak onartuko dira:

  1. Corpus paraleloen erabilera arlo hauetan: hizkuntzalaritza kontrastiboa, itzulpen ikasketa deskribatzaileak, itzulpen automatikoa, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza, terminologia eta lexikografia.
  2. Corpus paraleloak sortzeko eta ustiatzeko tresnak.
  3. Corpus paralelo elebidun edo eleaniztunak, gaztelaniaren eta beste hizkuntza batzuen artekoak.

Horiez gain, hiru ikerketa-ildo berri ere gehitu ditugu:

  1. Corpus paraleloak sortzeko eta aplikatzeko Estatuko hizkuntza gutxituen erabilera sustatzea.
  2. Corpusak izatea hizkuntza-eremu murriztu (narrow, under-resourced domains (Skadina et al. 2010)) deiturikoen itzulpen bereziturako corpusak izatea.
  3. Corpus-hizkuntzalaritzaren eta tresnak (hiztegiak, itzultzaile automatikoak, etab.) garatzen dituzten enpresen arteko aliantza, humanitate digitalen esparruan.

Komunikazioei dagokienez, proposamen bakoitzak komunikazioaren izenburua zehaztu behar du, bai eta gehienez 500 hitzeko laburpena ere —erreferentziak kenduta—, lanaren helburua, erabilitako metodologia eta aurkitutako emaitzak azalduko dituena. Lana "abian" badago, behin-behineko emaitzaren bat aipatu beharko da. Emaitzarik ez badago, poster-proposamena bidaltzea proposatzen da. Aurkezpena 20 minutukoa izango da eta ondoren galdera-erantzunetarako 10 minutuko tartea izango da.

Poster-proposamenek lanaren izenburua zehaztuko dute, eta erreferentziak kenduta 250 hitzetako laburpena aurkeztuko dute.