Cómo llegar a Vitoria-Gasteiz

Nola iritsi Vitoria-Gasteizera

Hegazkinez

Forondako aireportua (Vitoria-Gasteiz)

Forondako aireportua Gasteizetik 9 kilometrora dago, eta Ryanair konpainiak zuzeneko hegaldiak eskaintzen ditu Milanetik, Sevillatik eta Tenerife hegoaldetik (http://www.aena.es/es/aeropuerto-vitoria/destinos-aeropuerto.html). Autobus-zerbitzua dago aireportuaren eta hiriaren artean. Informazio gehiago, honako webgune honetan: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=u_2b7122b2_15b46db210d__7eea.

Loiuko aireportua (Bilbo)

Gasteizetik 75 kilometro ingurura dago, eta eskaintza zabala du estatu barruko nahiz nazioarteko hegaldietan. 

Loiuko aireportura iritsita, taxi bat hartuta etor zaitezkete Gasteizera, baina merkeagoa da bidaia hori bera autobusez egitea. Bigarren aukeraren alde egiten baduzue, aurrena Bizkaibus enpresako autobus bat hartu behar duzue, eta azken geltokian jaitsi, Termibusen, Bilboko autobus geltokian. Hamabost minututik behin ateratzen dira autobusak, eta 3 euro balio du txartelak. Bilboko autobus-geltokian, La Unión konpainiaren autobus bat hartu behar duzue Gasteizera iristeko. Ordubete inguruan iritsiko zarete Gasteizko autobus geltokira, eta 6,55 euro balio du txartelak. Autobus gehienek Gasteiz Hiribidean eta unibertsitate inguruan ere egiten dituzte geldialdiak, eta baliteke horietakoren bat geltoki aproposagoa izatea. Gaua non pasatzen duzun, horren arabera.

Madril-Barajas Adolfo Suárez aireportua (Madril)

Madrilgo aireportura iritsiz gero, honako bi aukera hauek dauzkazu Gasteizera iristeko:

  • Trenez: aurrena, metroz joan beharko duzu Chamartín tren-geltokira, eta, han, Gasteizerako trena hartu gero. Lau edo bost ordu inguruko bidaia da, eta 25-50 euro bitarte balio du txartelak. Informazio xeheagoa daukazu Renfe konpainiaren web-gunean.
  • Autobusez: Alsa konpainiak autobus-zerbitzua eskaintzen du Madriletik Gasteizeraino. Lau edo bost ordu inguruko bidaia da, eta 30-45 euro bitarte balio du txartelak. Informazio xeheagoa izateko, begiratu Alsa konpainiaren web-gunean.

Trenez edo autobusez

Tren-geltokia unibertsitatetik oso gertu dago. Autobus-geltokira iritsiz gero, berriz, tranbiaz irits zaitezkete hiriaren erdigunera.

Gasteizen nago, eta orain?

Pacor 2021 kongresua Euskal Herriko Unibertsitateko bi eraikinetan egingo da, Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikerketa zentroan.

Distantzia txikia dago unibertsitate-gunetik gainerako beste puntuetara (tren-geltokira, hoteletara, Alde Zaharrera edo hirigunera), eta, beraz, oinez ibiltzeko moduko hiria da Gasteiz. Hala ere, 2008tik hona tranbia-zerbitzua ere badu hiriak, eta, gaua non pasa behar duzuen, baliteke tranbia hartzea erosoena izatea.

Irudia