Argitalpenak

Argitalpenak 2016-2022

Parte Hartuz ikerketa taldeak ekarpen nabarmena egiten du argitalpen jardueraren aldetik. 2016 eta 2021 urteen bitartean, bere kideek guztira 219 argitalpen atera zituzten, askotariko gaien ingurukoak. Horien artean, 21 liburu, 71 liburu kapitulu eta 106 artikulu indexatutako aldizkarietan.

2022an urtarriletik iraila arte, 12 artikulu (6 Q1an), 36 liburu kapitulu eta 4 liburu

Hona hemen, laburpen gisa, taldekideek 2016tik 2022ra argitaratutako artikulu, kapitulu eta liburu nagusiak.

Eduki publikatzailea

Adin nagusitasuna betetzen dutenean zer? Gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze erronka kontrako testuinguru batean

Egileak:
Epelde Juaristi, Maddalen
Urtea:
2018
Aldizkaria:
Inguruak – Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria
Kuartila:
CIRC 2012
Hasierako orria - Amaierako orria:
46 - 70
ISBN/ISSN:
0214-7912