Hurrengo kongresuak, jardunaldiak eta mintegiak

Demokrazia Komunala Nazioarteko lehen Kongresua (KongresuaNazioartekoa)

Noiz eta non

2021/09

Deskribapena

DEMOKRAZIA KOMUNALA. Komunitatea, herri-boterea eta autogobernua: Demokrazia eraldatzeko praktikak

 

2021eko udazkenean, Donostian-Hernanin (Euskal Herria), Demokrazia komunari buruzko Nazioarteko Lehen Biltzarra egingo da. Bertan, gaur egungo demokrazia ereduak zalantzan jartzen eta eraldatzen dituzten ideia eta praktika kolektibo zehatzak jorratuko dira. 

 

Gizarte mugimendu eta dinamika eraldatzaileekin lan egiten duen Bakea Duintasunarekin elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Gizarte Zientzietako ikerketa-taldeak antolatu dute Biltzar hau, eraldaketa demokratikoko prozesuen ikerketa akademikoa eta soziala uztartuz. Kongresuaren helburua da, bai teoriatik bai praktikatik abiatuta, komunitateak, herri-botereak, autogestioak, autogobernuak, balio komunek eta parte-hartze kolektiboak oinarri eraldatzailea duten prozesuak eta esperientziak aztertzea. Horregatik, hausnarketa, eztabaida eta analisirako gune izan nahi du, gizartearen eraldaketa komunalean eta komunitarioan lan egiten duten pertsona eta herri mugimenduentzat.

Harremanetarako datuak

Informazio gehigarria

Gazteak eta politika. Lan jardunaldia (Jardunaldia)

Noiz eta non

2019/02/28, 09:30

Kokapena

Araba

Deskribapena

Otsailaren 28ko lan jardunaldian Hego Euskal Herriko gazteen partaidetza politikoari buruzko ikerketa azaldu eta ondorio nagusiak aurkeztuko dira. Horrekin batera, ezaugarri desberdinetako hiru ikerlari eta aktibista gazte gonbidatu ditugu, aurrez txostena irakurri, eta euren ekarpenak egin ditzaten. Eta azkenik, bai parte batean zein bestean, parte hartzaile guztien iritzia eskatu, eta eztabaidarako tarte interesgarria irekiko dugu, gure asmoa denon ekarpenak batu eta martxoan zabalduko dugun txostena osatzea da eta.

Mintegiak eserleku mugatuak dituenez, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea.

2013tik hona burututako kongresuak, jardunaldiak eta mintegiak

Berrikuntza Demokratiko Feministak (Tailerra)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2015/06
  • Noiz arte: 2017/07

Deskribapena

Berrikuntza Demokratiko Feministak ikerketa bukatuta, hori aurkezteko saioa antolatu genuen.

Berrikuntza  Demokratiko  Feministak gizarte  kulturanitz  eta  berdintasunezko  izaerakoetan elkarbizi  diren  hasierako  bi  behaketetatik  sortutako  lan  bat  da.  Lehenengoa,  berrikuntza demokratikorako dispositiboen hazkundea (partehartze eta eztabaidatzeko guneak) erabakitze prozesuan.    Bigarrena,    aipatutako    prozesuan    baztertuta    egon    ohi    diren    kolektiboen agerpenaren   gorakada:   arrazako   pertsonak, emakumeak,   sexualitate   ez   arautukoak   edo aniztasun funtzionalekoak,  besteak  beste. Badakigu,  egun,  erabaki publikoen  kolektibo  eta adostuen  sorrerarako  espazio gehiago  dagoela  eta  hauetan,  gizarte  eragile  gehiago  eta desberdinagoak parte hartzen dutela.

Testuinguru    honetan,    berrikuntza    demokratikoa    eta    emakumeen    parte-hartzea    nola erlazionatzen  diren  jakin  nahi  izan  dugu.  Hau  honela,  liburu  honetan,  honako  galderei erantzuten   diegu:   Nola   hartzen   dute   parte   emakumeek berrikuntza   demokratikorako guneetan? Espazio hauek, parte-hartze proiektua nahi duten bezala aurrera eramateko aukera luzatzen  diete  emakumeei?  Zein  oztopo  aukitzen  dute?  Eta,  zein  estrategiaz  baliatzen  dira aurre egiteko?