Gizartea, Politika eta Kultura Doktoregoa

Irudia



Doktorego-programa gizarteak unibertsitateari eskatzen dizkion eskakizunei erantzuteko sortu da, gizarte- eta ekonomia-gaiei dagokienez, bai eta politikaren eta komunikazioaren eremuari dagokionez eta, zeharka, ingurumen- eta genero-gaiei dagokienez ere.

Helburua da lehendik dagoen zeharkakotasunaren eraginkortasuna eta koherentzia areagotzea, soziologiaren, zientzia politikoen eta filosofiaren, antropologiaren, ekonomiaren, zuzenbidearen, psikologia sozialaren eta komunikazioaren arloetako ikertzaileak bilduz.

Gure ikerketa-ildoek zerikusia dute, besteak beste, analisi politikoarekin eta gobernu-azterketarekin, parte-hartze politikoaren prozesu eta dinamikarekin, genero-dinamikarekin, nazioarteko eta ingurumeneko gaiekin, euskal kulturarekin eta euskal hezkuntza-sistemarekin, eta euskal gizarteko identitatearen eta komunikazioaren dinamikaren azterketarekin.