Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa

Aurkezpena

Eraikitako Ondarea, eta honen kontserbazioa, gizartearen ezaugarri dira. Zaindu beharreko ondasun ukiezin gisa duen berezko balioaz gain, gizartearen maila guztiak dinamizatzeko lehen mailako elementua da Eraikitako Ondarea . Aberastasun ekonomiko, hirien birsorkuntza eta iraunkortasun gisa sortzen duen itzulkina zenbagarria denez, ondasun ukigarri bihurtzen da. Eraikitako Ondarearen elementua xede duen, edo barne hartzen duen, edozein jarduketatan kontuan izan behar diren gai gehienak jorratzen ditu Masterrak. Gai arkitektoniko hutsak, batez ere teknologikoak eta beste diziplina batzuetakoak, hala nola, Ekonomia, Zuzenbide eta Soziologia arlokoak, jorratzen dira.

Guztizko irakaskuntza zama 60 kreditukoa da (ikasturte bat), honela banatuta: derrigorrezko 15 ECTS kreditu, hautazko 25 ECTS kreditu eta Master Amaierako Lanaren (MAL) 20 ECTS kreditu. Hautazko kredituak honako hauen bi ibilbide batekoak dira:

1. Ibilbidea: Eraikitako Ondarea: Karakterizazioa, Esku-hartzea eta Kontserbazioa

2. Ibilbidea: Eraikitako Ondarea: Kudeatzea eta Balioa Nabarmentzea

Guztira, hautazko 35 ECTS kreditu eskaintzen dira. Ibilbide bien arteko iragazkortasuna dagoenez, ibilbide bateko 10 ECTS kreditu besteko 10 ECTS kredituz ordezka daiteke.

"Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa" masterra UPV/EHUn egiten duten ikasleek aukera dute, aldi berean eta hala nahi izanda, Montpellier-eko (Frantzia) Arkitekturaren Goi Eskola Nazionaleko Arkitektura eta Ondare Garaikidea espezializazio masterraren titulua egiteko. Informazio osoa "ENSAM Unibertsitatearekin titulazio bikoitza" gunean.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa