Aurkezpena

Psikologia fakultatea osatzen duten hiru saileetariko bat da nortasuna, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoak. Sailaren helburua ezagutza aplikatuak irakastea da, nortasuna osatzen duten ezaugarrien inguruan, nahaste psikopatologikoei buruz, giza portaeraren (emozio, jokabide eta kognizio) ebaluazioaren inguruan, eta zailtasun psikologiko eta nahaste mentalen tratamenduaz bizitzan  zehar (haurtzaro, nerabezaro, gaztaro, nagusi eta zahartzaroan).