Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola BIKAIN ziurtagiriaren bila

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/23

Maiatzak 23,  eta datorren asteazkenean, maiatzak 30, BIKAINeko ebaluazioa izango dugu. BIKAIN, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa neurtzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, kanpo-ebaluazio baten bitartez.

Lau kidez osatutako ebaluatzaile-talde batek gure erakundea (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) ebaluatuko du guk dagoeneko emandako dokumentazioa aztertuz, eta Eskolan emango dituzten bi egunetan elkarrizketak eta bisitak eginez.

BIKAIN ziurtagiria jaso dutenen enpresen artean egotea da gure helburua.