Michelin saria berrikuntza, diseinua eta kalitateari buruzko Gradu Amaierako Lan onenari

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/26

Michelin-ek 2017/2018 ikasturtean Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan defendatutako Gradu Amaierako Lanentzat lau sari eskeintzen ditu.

Berrikuntza eta Kalitate osoa oinarrizko ardatz estrategikoak dira industria sektorean. Lasarte-Oriako Michelin Lantegia eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE) elkarlanean aritu dira zentro honetako graduatuen prestakuntzan. Indarrean dagoen Lankidetza Hitzarmenaren esparruan, Michelinek, Berrikuntza, Diseinua eta Kalitate osoaren arloan ekintzak bultzatu nahi ditu, gai horiei buruzko Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenari saria emanez.

Epea: 2018ko uztailaren 2-tik irailaren 17 ra arte.