UNIRAID 2018 irabazi duen autoaren donazioa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/27

Donación coche ganador UNIRAID a Don Bosco
Argazkia: Don Bosco

Iker Gastaminzak, GIEko ikasleak, eta Yannik Briones, UPV/EHUko Zuzenbide  Fakultateko ikasleak, egindako ekintza gogoangarriaz oroitzen zarete?

UNIRAID 2018 irabazi zuten. UNIRAID rally solidario bat da, honen helburua Maroko kotxez zeharkatzea da eta basamortuko herrixketan 30 kg-tako pisua duen material solidarioa banatzea.

Atzo eguerdian, Iker eta Yannikek erabili zuten autoaren dohaintza egin zen Don Bosco Lanbide Heziketa Zentrura parte hartu zuten babesleen aldetik. Ekintza honekin Don Boscoko ikasleek klase praktikoak egin ahal izango dituzte eta bi parte-hartzaileek egindako ahalegin handien ondoren eta babesleen laguntzarekin, ametsak egia bilakatu daitezkeela ohartuko dira.

Don Boscoko zuzendaria eta automozio sailaren arduradunaz gain babesleak agertu ziren, besteak beste, Nerea Aramburu San Martin Merkatuko Gastro Poteko kudeatzailea, Supertrack lantegiko Igor Armando, gure Eskolako Gizarte Erantzukizunaren eta Ikasleen Zuzendariordea Ugutz Garitaonaindia, “correduría de seguros de San Sebastián”-eko Marina Alonso eta desguaces Vidaurreta, seguros Lagun Aro eta Rotultek agertu ez zirenak biana gogoratu nahi ditugunak.