Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Euskaraldian izen-ematea bultzatu nahi du

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/11

EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz azaroaren 23tik abenduaren 3ra

EUSKARALDIAren “11 egun euskaraz” ariketan parte hartuko duten AHOBIZI eta BELARRIPRESTentzako izen ematea UPV/EHUren aldetik bultzatzen ari da eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ere, gaur, urriak 11a, horretarako bildu gara.

Euskaraldian AHOBIZI eta BELARRIPRESTentzako Topaguneak jarriko dira. Topaguneak ariketak sortutako estres linguistikoa askatzeko eta parte hartzaileek ekimeneko esperientziak konpartitzeko baliagarriak izango dira.

  • Ondorengo helbidean  EUSKARALDIAri buruzko informazioa orokorra dago:

https://euskaraldia.eus/

  • Izena emateko aukera Gipuzkoako Campusan:

 http://izenematea.euskaraldia.eus/ehu-gipuzkoa/

  • EUSKARALDIA UPV/EHUn

www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskaraldia