Hitzaldia: Procesos y materiales para rehabilitar edificios. Kursaal rehabilitaciones.

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/09

Birgaitzeak, oro har, kaltetutako eraikin bat konpontzea esan nahi du, horretarako egokiena den materiala aurkitzea eta aukeratutako konponbidea iraunkorra izango dela ziurtatzea. Baina zer gertatzen da eraikinak itsasoaren parean badaude eta honen erasoak jasan behar badituzte, edo aurretik egindako konponketa batek kalteak konpondu ezean kalteak areagotzen baditu? Nola aukeratu gure eraikinarentzako sendagairik egokiena? Hitzaldi honetan, esperientziari esker ikasitako lezioak erakutsi nahi dira, topatutako arazoen diagnostikoak, material egokien azterketak eta eraikuntza prozedura arretatsuak azalduz.

Hizlaria: Marta Epelde, Kursaal Green-eko arduraduna

Noiz: Urriak 9, asteartea

Non: Gradu Aretoa

Ordua: 15:30

Titulazioa/ Irakasgaia: Arkitektura Teknikoa/ Eraikuntza IV

Irakasle arduraduna: Maialen Sagarna – Leire Azcona