MADEEHI proiektua: Lankidetza eta hezkuntza berrikuntza Ura-Energia-Etxebizitza Madagaskarren

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/26

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak MADEEHI proiektuan hartzen du parte Madagaskarreko Université D’Antananativo eta  Institut Supérier de Technologie d’Antananarivo, Tolosa Okzitaniako Université Paul Sabatier eta Belgikako Université Liège entitateekin batera.

Proiektu honen helburu nagusia energiaren, uraren, etxebizitzaren eta teknologia berrien ahalmenak indartzea da beti ere ingurune soziokulturala kontutan hartuta. Era honetan, garapen iraunkorra bermatzeko baliabideak sortu eta Madagaskarreko errekurtso naturalak balioan jarri nahi dira. Bestalde, eskualde mailan, nazio mailan zein eremu internazionalean unibertsitateen eta industriaren arteko kooperazioa hobetuko dira.

Unibertsitate eta institutuen ekarpen nagusiak atal hauetan banatzen dira:

Ikasleen prestakuntza: tokiko beharren eta merkatu-eskariaren arabera hezkuntza programa erreformatzea 4 arlotan (ura, energia, etxebizitza, informatika) master mailan.

Profesionalen formakuntza: 18 irakasle trebatzea  proiektuko jakintza arlo desberdinetan,  gero jakintza eta gaitasun horiek haien ikasleei zabal ditzaten.

Eskualdeko sarea: Madagaskarren sektore ezberdinen laguntzarekin eskualdeko sarea sortzea.

• Ekipamendua: praktikak garatzeko ekipamendu berrien eskuratzea.

Irakaskuntza, praktika eta auto-ikaskuntza indartzea: ikasitakoa eta diseinatutakoa praktikan jartzeko "Herrixka Berdea" (Village Vert) izeneko herri pilotua sortuko da. Hezkuntza eta teknologiaz gain, aztertutako eta proposatutako irtenbideak praktikan jarri eta egokitasuna eta tokiko benetako erabiltzaileen beharrak balioztatuko dira.


 

UPV/EHUko parte-hartzaileak: Haritza Camblong, Karmele López de Ipiña, Jon Iradi, Nora Barroso, Juanjo Ugartemendia, Pilar Calvo, Germán Arana, Iker Laskurain, Igor Albizu, Iñaki Heras, Jalel Labidi.