25977 - Informatikaren Oinarriak

DESKRIBAPENA

"Informatikaren Oinarriak" irakasgaia lehenengo mailako oinarrizko formakuntzako moduluan kokatzen da, Ingeniaritza
Industrialeko gradu guztiei komuna izanik eta lehen lauhilekoan ematen da. Nahiz eta ez den behar ikasleak aurrez
irakasgai berezirik egin izana, komenigarria da konputagailuaren maneiuan, erabiltzaile moduan, oinarrizko ezagutza
izatea.
Irakasgaiaren helburu nagusiena ikasleak konputagailuaren programazioan bere lehen pausuak ematea da.
Programazioan erabilitako problemen erresoluzio teknikek, etorkizuneko ingeniariari bere lan ibilbidean aurkituko dituen
problemen ebazpenean lagunduko diote; hau da, problema berri baten aurrean hau analizatzeko eta problema
sinpleagoetan banatzeko teknikak izango ditu, honela talde-lana bultzatuz.
Era berean, irakasgai honek etorkizuneko irakasgaien oinarri bezala balioko du; hala nola, hirugarren mailako "Industri
Informatika" eta "Robotika" eta laugarren mailako "Zenbakizko Kontrola" irakasgaietan.

 

GAITASUNAK

Moduluaren gaitasunak (espezifikoak):
- C3. Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta titulazio berrietara egokitzeko bertsatilitatea emango dien
oinarrizko eta materia teknologikoen ezaguera.
- C4. Problemak ebazteko gaitasuna, ekimenez erabakiak hartuz, kreatibitatez, arrazonamendu kritikoz, eta ingeniaritza
industrialaren arloan, ezaguera, abilezia eta trebetasuna komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
Titulazioaren zeharkako gaitasunak:
- C12. Lanean jarrera arduratsua izan, ordenatua eta heziketa jarraituaren beharrak ezartzen duen erronka aintzat
hartuz, ikasteko prest azalduz.
- C13. Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatu: egoera problematikoa era kualitatibo eta kuantitatibo
batean planteatu, hipotesiak egin eta erantzunak bilatu ingeniaritza industrialaren berezko modeloa erabiliz.
- C14. Taldean modu eraginkor batean lan egin gaitasunak eta ezaguerak integratuz ingeniaritza industrialaren arloan
erabakiak hartu ahal izateko.
Irakasgaiaren gaitasunak:
IO1: Konputagailu baten oinarrizko osagaiak identifikatzen eta definitzen jakitea bere garrantzia eta aplikazio eremua
ezagutzeko (C3, C4, C12 eta C14 gaitasunekin erlazionatua).
IO2: Problema baten soluzioa diseinatzeko problemen ebazpenerako tresnak erabiltzen jakitea (C3, C4, C12 eta C14
gaitasunekin erlazionatua).
IO3: Programazio lengoaia egituratua erabiliz programa informatiko txikiak egiteko gai izatea (C3, C4, C12 eta C14
gaitasunekin erlazionatua).
IO4: Programazio lengoaiaren garapen ingurune integratua modu eraginkorrean erabili, algoritmoak aipatutako lengoaian
inplementatzeko (C3, C4, C12 eta C14 gaitasunekin erlazionatua).
IO5: Ezagutza teorikoa praktikara eramateko gaitasuna (C3, C4, C12, C13 eta C14 gaitasunekin erlazionatua).
IO6: Problema baten ebazpenerako prozesua modu formal batean idatziz azaltzen jakitea (C12 eta C13 gaitasunekin
erlazionatua).

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. UNITATEA: Informatika Sarrera.
(Irakasgaiko IO1 gaitasunarekin erlazionatua)
1. Gaia: Oinarrizko Kontzeptuak.
2. Gaia: Hardwarea: Konputagailu baten osagaiak eta bere funtzioak.
3. Gaia: Softwarea.
II. UNITATEA: Programazio Sarrera.
4. Gaia: Programazio egituratu metodologiaren sarrera.
(Irakasgaiko IO2 eta IO4 gaitasunarekin erlazionatua)
4.1. Makina lengoaiatik goi mailako lengoaietara
4.2. Problemen ebazpen faseak
4.3. Beheranzko diseinua. Fluxu diagramak
5. Gaia: Helburu orokorreko programazio lengoai egituratua: C.

(Irakasgaiko IO2, IO3, IO4, IO5 eta IO6 gaitasunarekin erlazionatua)
5.1. Oinarrizko datu-motak
5.2. Esleipen sententzia
5.3. Sarrera/Irteerak
5.4. Baldintzazko sententziak
5.5. Sententzia errepikakorrak
5.6. Azpiprogramak
5.7. Datu-motak konposatuak

METODOLOGIA

Eskola MAGISTRALAK ondorengo eskola praktiko eta laborategietan erabiliko diren kontzeptu teorikoak azaltzeko
erabiliko dira nagusiki, bai eta ikasleek ekarri ditzaketen zalantzak argitzeko. Eskola hauetan irakasgaiko IO2, IO3, IO5 eta
IO6 gaitasunak landuko dira bereziki.
Eskola PRAKTIKOAK, eskola magistraletan landutako kontzeptuak sendotzeko erabiliko dira. Horretarako, ariketak
ebatziko dira bai banaka eta bai talde txikietan ere. Honez gain, ariketen ebazpen posible desberdinen gaineko eztabaida
bultzatzen da ere. Eskola hauetan irakasgaiko IO1, IO2, IO3, IO5 eta IO6 gaitasunak landuko dira bereziki.
ORDENAGAILU LABORATEGIETAN ariketa konplexuagoak ebazten dira. Praktika hauek taldeka egin daitezke, honela
ariketen ebazpen posible desberdinen gaineko eztabaida bultzatuz. Bertan irakasgaiko gaitasun guztiak lantzen dira.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

- Ebaluazio jarraituaren sistema
- Azken ebaluazioaren sistema

 

OHIKO DEIALDIA

ETENGABEKO EBALUAZIOA:
% 5 Kontzeptu-mapa eta test-a:
* Kontzeptu-mapa:
- baliagarria bada, test-eko nota gehituko da nota finalera (ebaluazio jarraituaren
0.5 puntu gehienez)
- baliagarria EZ bada, 0 gehituko zaio nota finalera
% 15 Laborategiak:
* Laborategi bakoitzaren amaieran ebaluazio ariketa egin beharko du ikasleak.
* Ebaluazio proben %75a egin beharko du gutxienez laborategien nota kontuan hartzeko.
* Ariketa bakoitzaren ebaluazioa 10 punturen gainean egingo da
* Laborategien azken nota (1,5 puntu gehienez) laborategiko noten batez bestekoaren
araberakoa izango da, non:
- Laborategien batez bestekoa <5 bada, azken nota 0 izango da
- Laborategien batez bestekoa >=5 bada, azken nota %15-a izango da
(Adibidez, batez bestekoa 8 bada orduan nota 1,2 puntukoa izango da)
* Ikasle batek ez badu ebaluazio ariketaren bat egiten:
- Eta hau justifikatzen badu, ez da ariketa hori erabiliko batez bestekoa
kalkulatzeko garaian
- Ez badu justifikatzen, ariketan 0 bat izango du eta batez bestekoa kalkulatzeko
erabiliko da.
% 10 Kontrola
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
- Garatu beharreko proba idatzia % 70
- Test motatako proba % 5
- Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak) % 15
- Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) % 10
Or.:
ofdr0035
3 / 4
% 10 Lan praktikoa
% 60 Azterketa:
* Azterketan, gutxienez, notaren % 40a atera behar da, nota hau azken notari gehitzeko.
Ikasle batek ez badu ebaluazio jarraituko probaren bat egiten 0 bat jarriko zaio proba horretan
AZKEN EBALUAZIOA
Ikaslea azken ebaluazio sisteman ebaluatua izateko, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat
aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa
hasten denetik kontatzen hasita.
Azken ebaluazioak bi zati izango ditu:
* Irakasleak proposatutako programazio lan bat
* Azken azterketa
Ikasleak programazio lana irakaslearekin adostutako epean entregatu beharko du, betiere azken azterketa eguna baino
lehen.
Azken azterketa egin ahal izateko ezinbesteko baldintza da entregatutako lan praktikoan GAI kalifikazioa lortzea.
UKO EGITEA:
* Etengabeko ebaluazioan: Ikaslea ez bada deialdiko azterketara (% 60eko balioa duena) aurkezten,
deialdi horretan "Ez Aurkeztua" kalifikazioa izango du.
* Azken ebaluazioan: Ikaslea ez bada deialdiko azken azterketara aurkezten, deialdi horretan "Ez
Aurkeztua" kalifikazioa izango du.
KOPIA KASUAK:
Ariketaren batean ikasleak iruzurrik eginez gero, "suspentso" kalifikazioa izango du ariketa horretan, ikasleak izan
ditzakeen gainontzeko erantzukizunei kalterik egiteke ("Graduko ikasketen gestiorako arautegia", 46. artikulua).